Nazioarteko Elkartasunaren XX Nafarroa Saria

HASIERA: maiatza 22, 2023
BUKAERA: ekaina 15, 2023
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

Sariaren helburua eta diru-kopurua
1.1. Hau da sariaren helburua: nabarmentzea eta aintzat hartzea nazioarteko garapenerako lankidetzaren edozein alorretan nabarmendu diren erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoen lana, batez ere Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko emandako laguntza.
1.2. Saridunak 25.000 euro jasoko ditu eskudirutan. Saria xede horrekin antolatutako ekitaldi publikoan banatuko da. Eguna eta formatua bilakaera epidemiologikoaren arabera finkatu eta behar bezala iragarriko dira. Erakunde edo pertsona saridunak sari-banaketako ekitaldian parte hartu beharko du ezinbesteko kasuetan salbu, eta kasu horretan, ordezkari bat joan ahal izango da, baita sari-banaketaren harira antolatzen diren beste jarduera batzuetan ere, egoerak horretarako aukera ematen badu.
1.3. Antolatzailea arduratuko da saria jasoko duen pertsona bertan izateak sortutako
gastuez.