2018an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak 30 urte bete ditu, euskal lankidetza politikekin batera. Duela hiru hamarkada, gizarte gisa, konpromiso bat hartu genuen gure gain, eta erabaki genuen Euskaditik arreta jarri behar geniola gure mugetatik urrun gertatzen zenari, besteren minari ezin geniola entzungor egin.
30 urte aztarna uzten ikus-entzunezko kanpainaren bidez GGKEak euskal gizartearen, instituzio publikoen eta erakundeen ahalegin solidarioari esker gauzatzen ari diren proiekturen adibideak erakusten ditugu.
Kalera ateratzen gara, jendearen bidera, 30 urteotan Euskadiko lankidetza politikek gure inguruan eta lan egiten dugun gune kalteberenetan utzitako aztarna ezabaezina ezagutu nahi dutenentzat. Bat egin nahi duzu gurekin aldaketarako bidean?