Euskadiko GGKEen Koordinakundeak deitoratu du garapenerako laguntza ofiziala Euskadin %0,15ekoa eta Gipuzkoan %0,38koa izatea, Europako Batasuneko batez bestekoaren (%0,5) atzetik eta Nazio Batuetan ezarritako %0,7ko helburutik oso urrun.
Joan den asteazkenean, 2025eko urtarrilaren 22an, Irene Molero Gurrutxaga koordinatzaile nagusia eta IƱigo Odriozola Beitia Gipuzkoako ordezkaria Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Batzordean izan ziren, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen izenean hitza hartzeko.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Lege berria onartu zenetik ia urtebete igaro denean, biek azaldu dute Euskadiko eta Gipuzkoako lankidetza duela urtebetekoaren bestelako testuinguru batean dagoela, eta aurre egin beharreko erronkak ere berriak direla.
Agerraldian, Molerok eta Odriozolak lurraldeko erakundeei gogorarazi diete BPGren (edo, bestela, aurrekontuen) %0,7 garapenerako lankidetzara bideratzeko konpromisoa Ā«legezko aginduaĀ» dela une honetan Euskadin, Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko Euskal Legearen 16. artikuluaren arabera. Hala ere, gaur egun, gastu hori %0,15ekoa da EAE osoan, eta %0,38 ingurukoa Gipuzkoan.
Ā«Gipuzkoa, erreferente elkartasunean eta lankidetzanĀ»
Egoera horren aurrean, Ā«konpromisoak ez daitezela erretorikara mugatuĀ» eta GGKEek egiten duten lana Ā«aitortzea eta defendatzeaĀ» eskatu dute, Ā«hitzez ez ezik, erabaki politikoez ereĀ». Ildo horretan, gogora ekarri dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek urtarrilaren 8an hartutako akordioa, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen ziona lankidetza-aurrekontua Ā«apurka-apurka igoĀ» zezala, legealdiaren amaieran aurrekontu osoaren %0,7ra iristeko.
Ā«Erakunde publikoek zein gizarte erakundeok gogoeta egin behar dugu eraldaketa prozesu nabarmenean dagoen mundu batek eskatzen dituen erronkei buruz. Beharbada egungo tresnak egokitu behar dira euskal lankidetza politika errealitate berri horretara egokitzeko, baita Gipuzkoako Foru Aldundian ereĀ», aipatu dute.
Ā«Gipuzkoako lurraldea ez dago errealitate horretatik kanpoĀ», gaineratu dute. Ā«Urteetan erreferente izan da elkartasun eta lankidetza politikei dagokienez, batez ere lurralde bizia delako aktibismoan eta elkartegintzan, eta idiosinkrasia solidarioa eta ekintzailea delako. Baina kezkaz ohartarazten dugu politikan geldialdi bat dagoela, erakundeak konpromisorik hartu ez duelakoĀ».
Bestalde, azpimarratu dute Ā«aurrekontu-zuzkidura nahikoa izateak, proiektuen finantzaketa ziurtatzeaz gain, giza baliabide tekniko nahikoak, langileen etengabeko prestakuntza, lan tresna egokiak eta ezustekoen aurrean erantzuteko gaitasuna izatea ereĀ» bermatzen duela.








Euskadiko GGKEen Koordinakundea datuetan
Euskadiko GGKEen Koordinakundea 1988. urtean sortu zen, eta gaur egun garapenerako gobernuz kanpoko 83 erakunde biltzen ditu, EAEko 100 ordezkaritzatan baino gehiagotan banatuta; horietatik 51k Gipuzkoan dute egoitza. GGKE horien lana 63 herrialdetara hedatzen da 839 proiekturen bidez (2023an), eta, era batera edo bestera, 3 milioi pertsona baino gehiagori eragiten die mundu osoan zehar.
2023an, euskal GGKEen oinarri soziala 117.774 pertsonakoa izan zen, laguntza ekonomikoa eskaintzen duten pertsonak, bazkideak eta dohaintza-emaileak eta boluntarioak kontuan hartuta.
Ā«Gure helburua mundu hobe bat lortzeko ametsa da, etengabe hobetu nahi dugun lankidetza politikaren bidezĀ», aldarrikatu dute.