Sexu-jazarpeneko protokoloa gure erakundeetan aplikatzen jardunaldia

Imagen jornada
Jardunaldi hauetan gure Sexu-jazarpeneko eta sexuan eta sexu-orientazioan oinarritutako jazarpeneko egoeretan prebentzioa lantzeko eta esku hartzeko protokoloa aurkeztu dugu, eta ezagutu dugu beste gune batzuetan antzeko dokumentuak nola aplikatzen diren, bereziki unibertsitatean eta gizarte-erakundeetan.

Gure 2019ko Batzar Nagusian, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko Sexu-jazarpeneko eta sexuan eta sexu-orientazioan oinarritutako jazarpeneko egoeretan prebentzioa lantzeko eta esku hartzeko protokoloa onartu genuen. Horren helburua da sektorearekin zerikusia duten pertsona guztiek izan dezatela diskriminazio-jokabideei begira prebentzio, esku hartze eta erreparaziorako bide bat.

2020ko azaroaren 12an eta 20an jardunaldi telematiko hauek antolatu ditugu protokoloa aurkezteko eta beste gune batzuetan antzeko dokumentuak nola aplikatzen diren jakiteko, bereziki unibertsitatean eta gizarte-erakundeetan.

Euskadiko GGKE-en Koordinakuneko Genero-taldeak protokolo horren funtsezko alderdiak aurkeztu ditu. Gainera, protokoloen aplikazioaren praktikan sakondu dugu Ana Viduren bidez (Deustuko Unibertsitatea) eta Tania Martínezi esker (EHUko irakaslea). Halaber, Sortzeneko Norma Vázquezek gidatu du tailer bat Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko babes-protokoloa zein kasutan abiatu behar den identifikatzeko.

Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Bilboko Udala, Donostiako Udala.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat