Seismo batek Turkian eta Sirian milaka heriotz eta zauritu eragin ondoren, euskal elkartasuna abian da jadanik

Terremoto en Turquía y Siria
La destrucción de un edificio colapsado. Diyarbakır, Turquía. VOA, dominio público, vía Wikimedia Commons
Seismo batek Turkian eta Sirian milaka heriotz eta zauritu eragin ondoren, euskal elkartasuna abian da jadanik

Otsailaren 6an, dardara indartsu batek Turkia eta Siria kolpatu ditu. Milaka pertsona hil eta zauritu ditu, eta kalte material handiak utzi ditu. Hondamendi natural honek zailtasun gehiago ekarriko dizkio Siriako bizi-baldintzei. Ezin dugu ahaztu herrialde horrek gerraren ondorio latzak pairatu dituela azken urteetan.


Euskal elkartasuna, abian

Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen bazkide diren ondorengo GGKE hauek, kaltetutako guneetan lankidetza-proiektuak egiten dituzte, edo larrialdietako esku-hartzeak eta ekintza humanitarioak egiten ari dira jada, hala nola, kalteak eta biztanleen beharrak balioesten, laguntza bideratzen edo sendagaiak, material sanitario edo pertsonala bidaltzen, besteak beste, edota berreraikitze lanetan laguntzen:

Acción Contra el Hambre

Médicos del mundo

UNRWA

Save the Children

Oxfam Intermón

Caritas Bizkaia

Alboan

Farmamundi

Manos Unidas (laguntza Sirian)

Gure webguneko direktorioan ikusgai daude erakunde horien Euskadiko egoitzen harremanetarako kontaktuak.

Espainiako GGKE-en Koordinakundearen komunikatua

Zer egin krisi humanitarioaen aurrean? Garapenerako Lanlidetzaren Euskal Agentziaren informazioa

(Informazioa etengabe ari da eguneratzen)

Irudia: Kolapsatutako eraikin baten suntsipena. Diyarbakır, Turkia. VOA, domeinu publikoa, Wikimedia Commonsen bitartez.

ENTRADAS RELACIONADAS

Argazkia Erkidego Autonomikoen Topaketa Argazkia 2024

Bizitzeko lankidetzan aritzea, eusteko lankidetzan aritzea

Gijonen izan da, urriaren 3tik 5era, Garapenerako GKE-en Erkidegoko Koordinakundeen Sarearen XIX. Topaketa, eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak ekimen horretan parte hartu du. Azken ebazpenean, koordinakundeek defendatzen dute «herrien arteko elkartasunaren aldeko apustua, indentitatearen ikur gisa».

Utzi erantzun bat