Prentsa
Komunikabide batean lan egiten baduzu, hitz egingo al dugu?:
Tel.: 945 28 07 45 | ![]()

Euskal instituzioei Gazako genozidioa sostengatzen duten enpresekin hausteko eskatzen diegu
Donostian akordio aitzindari bat lortu ondoren, Gasteizko Udalak Palestinako egoerari aurre egiteko «balizko ekintzak» eztabaidatu ditu gaur. Eta ostegunean Eusko Legebiltzarrera iritsiko da gaia.

Artearen bidez gorroto diskurtsoei aurre egiteko lehiaketa (epea luzatuta: azaroaren 4ra arte)
Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioak motorrak berotuko ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa batekin. Epea luzatuta, bideoak, abestiak, kontakizunak, marrazkiak eta komikiak azaroaren 7ra arte aurkez daitezke.

Zero Pobrezia Donostia plataformak ohartarazi du eskuin muturrak giza eskubideak «itotzen» dituela
Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Zero Pobrezia plataformak kale-ekintza bat egin du Donostiako Portuan, gorroto diskurtsoek eta eskuin muturraren politikek giza eskubideentzat dakarten arriskua salatzeko.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du Palestinaren aldeko lanuzteekin
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du 11:00etatik 14:00etara egingo diren lanuzteekin; Gasteiz, Bilbo eta Donostiako manifestazioekin; eta Gernika-Palestinak udaletxeen aurrean deitutako kazeroladekin.

Donostiako Zero Pobrezia plataformak eskuin muturra geldiarazteko eta demokrazia defendatzeko deia egin du
Urriaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Asteartean zineforuma izango da, ‘This is England’ filmarekin; eta ostegunean, bertso-saioa Alaia Martin eta Aner Peritzekin.

Ekuadorko herriarekiko elkartasun adierazpena
Euskal gizarte zibileko erakundeok Ekuadorren oinarrizko eskubideen errespetua eskatzen dugu, gure elkartasuna adierazten diogu ekuadortar herriari, eta Espainiako Gobernuari erantzun diplomatikoa exijitzen diogu.

Irakasle, eraldaketaren parte izan nahi duzu? Eraldagune: sartu eta ekin!
ERALDAGUNE gizarte eraldaketarako hezkuntza baliabideen plataforman, 350 material baino gehiago daude askotariko gaiak lantzeko, formatu ugaritan eta adin tartearen arabera sailkatuta.

Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko NARE Programarako hautagaiak aurkezteko epea zabalik
Euskadiko GGKEen Koordinakundea NARE programaren hautagaitzak ebaluatzeaz eta babestutako pertsonak hautatzeaz arduratzen den Aholku Batzordeko kide da. Euskal erakunde, elkarte eta GKEek urriaren 15era arte aurkez ditzakete hautagaitzak.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Gobernu Batzordearen gutuna ikasturte berriaren aurrean
Gure kaleak Palestinako banderez beteta daude, eta bandera horiek estatu genozida baten zigorgabetasunarekiko eta gainerako botere-eliteen konplizitatearekiko haserrea adierazten dute.

Kooperanteen Eguna: funtsezko lana bakearen, justizia sozialaren eta ekintza humanitarioaren eraikuntzan
Aurten 265 langile humanitario hil dituzte; horietatik 173 Palestinan. Inoizko zifrarik kezkagarrienak dira.

Gose masiboa Gazan: langile humanitarioak ere ez dira salbu
Gizarte zibileko 100 erakunde eta plataformak baino gehiagok sinatu dute adierazpen hau, eta gobernuei ohartarazi diete Gazako Zerrendan goseak duen hedapenari eta eraginari buruz, horren aurrean jardun dezatela eskatuz.

El Salvadorko Giza Eskubideen egoeraren salaketa
Zehar-Errefuxiatuekin eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak prentsaurrekoa eskaini dute Ivania Cruz eta Zenayda Serranorekin batera, salatzeko El Salvadorren gertatzen ari den giza eskubideen urraketa, bai eta gizarte zibilaren kriminalizazioa eta jazarpena ere.

Gorrotoaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren adierazpen oro arbuiatzen dugu
Azken egunetan Torre Pachecon, Alcala de Henaresen edo Anoian izandako gertaeren aurrean, gorroto, arrazakeria eta xenofobiaren adierazpen oro arbuiatzen dugu.

Munduko gizarte zibila Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko IV. Konferentzian
Gizarte Zibilaren Foroan parte hartu ondoren, NBEren Sevillako gailurrean izan da Euskadiko GGKEen Koordinakundea, mundu mailako finantza eta ekonomia sistema bidezkoagoa aldarrikatzeko.

Manifestua: Gazak ezin du itxaron
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du UNICEF, UNRWA, Amnistia Internazionala, Oxfam Intermon, Mugarik Gabeko Medikuak, Save the Children eta Bakearen aldeko Mugimendua (MPDL) erakundeek sustatutako presazko manifestuarekin. Espainiako Estatu osoko ehunka erakundek babestu dute adierazpena.
