Koordinakundearen aktualitatea

Ehunka lagun mobilizatu dira arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko auzo seguruen alde
SOS Arrazakeria, Medicusmundi eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatutako martxa antirrazistak Pasaia eta Donostia lotu ditu igande honetan, eta ia 50 atxikimendu lortu ditu.

23 martxoa 2025

Nola aplikatu Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentzia eremu deszentralizatuan?
Apirilaren 7an, Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentziako ikuspegiaren elementu nagusietara eta haien garapen praktikora hurbiltzeko tailerra, La Mundial kolektiboko Raffaela Galante, María Luisa Gil Payno eta Pablo Martínez Osésekin.

20 martxoa 2025

Lankidetzan euskara bultzatzeko… Euskaraldiarekin bat!
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak euskararen aldeko ekimenarekin bat egingo du maiatzaren 15etik 25era, besteak beste, ariguneak, izen-emateak, Lankidetzan Euskaraz ataria eta Nazioarteko Lankidetza Hiztegia bultzatuz.

20 martxoa 2025

Martxoak 8: faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak
Martxoaren 8an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin zuen Mugimendu Feministak Donostian, Gasteizen eta Bilbon deitutako mobilizazioekin, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira.

8 martxoa 2025

El Salvadorko euskal ordezkaritzaren adierazpena, Fidel Zavala giza eskubideen defendatzailearen atxiloketaren aurrean
eLankidetza, Eusko Legebiltzarra, Zehar - Errefuxiatuekin, Paz y Solidaridad Euskadi, Bakerako Lankidetza Batzarrea (ACPP-BLB) eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearen komunikatua.

7 martxoa 2025

GKEen Nazioarteko Eguna: elkarrizketa Radio Vitorian
Euskadiko GGKEen eta horiek biltzen dituen Koordinakundearen lanari buruz hitz egin dugu Radio Vitoria irratian, bai eta lankidetzarako gastu publikoa %0,7ra izateko beharraz ere. Konpromiso horretan, Gasteiz aitzindaria izan zen...

27 otsaila 2025

Defentsan inbertitzea
Josu Urrutia Beristain Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lehendakariaren iritzi artikulua: «Armagintzarako inbertsioak ahaztu ditzaten, Giza Garapen Iraunkorrarekin koherenteak diren politika sozioekonomikoak bultza ditzaten eta adostutako konpromisoa bete dezaten: urtero gastu osoaren...

24 otsaila 2025

Bilboko Udalak garapenerako lankidetzarekiko konpromisoaren 30. urteurrena ospatuko du
Otsailaren 27an, Campos Eliseos Antzokian, Saharar Herriarekiko elkartasun-kontzertua egingo da, 30. urteurrenaren programaren lehen ekitaldi gisa. Jarduera gehiago egingo dira 2025 osoan zehar.

18 otsaila 2025

Genero jardunaldietako bideoak ikusgai: «Entzuten al da emakumeen ahotsa?»
2024ko abenduaren 12an, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan. Nava San Miguel, Francy Fonseca, Clara Murguialday, María Ángeles...

17 otsaila 2025

Euskal gizarte zibilak indarrak batu ditu Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren alde
Otsailaren 4an, euskal gizarte zibil antolatuaren, enpresen eta erakundeen ehun ordezkari inguru bildu ziren Bilborocken (Bilbo), Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren aldeko Gizarte Zibilaren II. Topaketan.

5 otsaila 2025

Giza eskubideen egoeraren jarraipenerako euskal ordezkaritza El Salvadorren: adierazpena, kronika eta argazkiak
Urtarrilaren 23tik 30era, El Salvadorren, euskal ordezkaritzak jarraipena egin die NARE Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsona eta kolektiboei.

31 urtarrila 2025

Lankidetzarekiko %0,7ko konpromisoa aldarrikatu dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak deitoratu du garapenerako laguntza ofiziala Euskadin %0,15ekoa eta Gipuzkoan %0,38koa izatea, Europako Batasuneko batez bestekoaren (%0,5) atzetik eta Nazio Batuetan ezarritako %0,7ko helburutik oso urrun.

24 urtarrila 2025

Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren aldeko gizarte zibilaren bigarren topaketa
Datorren otsailaren 4an, 09:00etatik 15:00etara, Gizarte Zibilaren II. Topaketa egingo da Bilborock aretoan, Bilbon, «Etorkizun koherente bat» izenburupean.

23 urtarrila 2025

Ordezkaritza batek El Salvadorren bisitatuko ditu Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileak
Urtarrilaren 23tik 30era bitartean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak parte hartuko du Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritzan, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin, Eusko Legebiltzarrarekin eta giza eskubideen zein lankidetzaren arloko erakundeekin batera.

21 urtarrila 2025

Palestina: bakeari, justiziari eta giza eskubideei bidea irekiko dien su-eten iraunkorraren alde
Su-etena iraunkorra izan behar dela gogorarazi dute Estatuko Koordinakundeko erakundeek. Halaber, epe laburrean laguntza humanitarioa eta epe luzera giza eskubideak, justizia eta bakea bermatzeko premia larria azpimarratu dute.

16 urtarrila 2025