Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko IV. jardunaldiak

Foto Helena Maleno en IV jor

Giza eskubideak, guztientzako eskubide? Begirada kritiko bat hezkuntzatik

2021eko irailaren 24an eta 25ean, jardunaldi hauek antolatu ditugu telematikoki giza eskubideak aztertzeko giza eskubideen ikuspegitik eta gaian sakontzeko.

Honako hauek hartu dute parte: Helena Malenok, giza eskubideen defendatzailea, ikertzailea, eta migrazioetan eta gizakien salerosketan aditua; eta Arturo Orregok, filosofian doktorea, teologoa eta hezkuntzan, kulturan eta politikan aditua.

Gainera, hainbat erakundek giza eskubideen ikuspegia duten eraldaketa-esperientziak aurkeztu dituzte.

Azkenik, talde lana egiteko tailerra antolatu dugu.

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa Institutua

ENTRADAS RELACIONADAS

Badator erakunde barneko Genero Jardunaldien hamargarren edizioa

Abenduaren 11n Bilborocken izango da Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta eLankidetzak urtero antolatzen dituzten genero jardunaldien X. edizioa. Maialen Ferreira kazetariak moderatutako solasaldi batean bilduko dira Klaudia Ugarte, Patricia Simon eta Suha Al Najjar.

Utzi erantzun bat