Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko II. jardunaldiak

2019ko Gizarte-eraldaketarako hezkuntza II jardunaldiaren argazkia

Zenbait hausnarketa herri-hezkuntzatik, metodologia feministetatik eta metodologia dekolonialetatik abiatuta

2019ko otsailaren 1ean eta 2an, jardunaldi hauek antolatu ditugu Gasteizen ikuspegi pedagogikoetan eta politikoetan sakontzeko eta gaian trebatzeko.

María Jesús Martínez Usarraldek hartu du parte, pedagogoa eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea. Gainera, hainbat erakundek ikuspegi politiko-pedagogikotik esperientzia eraldatzaileak aurkeztu dituzte. Azkenik, talde lana egiteko tailerra antolatu dugu, besteak beste.

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa Institutua

ENTRADAS RELACIONADAS

Antolatutako gizarte solidario batetik, inor atzean utzi gabe

Irene Molero Euskadiko GGKEen Koordinakundeko koordinatzaile nagusiak nazioarteko lankidetzari buruz Sabino Arana Fundazioak Bilbon antolatutako hitzaldi batean parte hartu du. Solasaldiaren harira, gaiari buruz hitz egin du Onda Vasca irratiarekin izandako elkarrizketa batean ere.

Utzi erantzun bat