Rokpa Euskadi

Rokpa Euskadi
GIPUZKOA

Katalina Eleizegi 38, behea 20009 Donostia GIPUZKOA

euskadi@rokpa.org
Tel.: 943 47 38 15

Rokpa Euskadi

Web: https://www.rokpa.org/en/how-we-work/international-network/rokpa-euskadi-en
Lotura: Bat ere ez
Era juridikoa: Elkartea
Noiz sortu zen: 1987
Noiz sortu zen Euskadi: 1992
Koordinakundean sartu zen urtea: 1996

Parte hartzen dute: Asia
Lankidetza proektuak non: Nepal

Ekimen-aldea:
- Hezkuntza-proiektuak.
- Osasun-proiektuak.
- Emakumeen ahalduntze-proiektuak.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Bestelakoak.
Helburuak eta nortasuna:

Rokpa Internacional nazioarteko laguntza-agentzia bat da. Laguntza humanitarioa ematea bereziki zaila den, baina etsi-etsian behar den lekuetan laguntzen du. Rokpa Euskadi Rokparen nazioarteko sarearen parte da, eta 16 herrialdetan ditu ordezkaritzak.

Rokpa Euskadiren proiektuak epe luzerako dira, iraunkorrak, eta «pertsonei beren buruari laguntzen laguntzea» printzipioan oinarritzen dira. Hamarkadetako esperientzian oinarrituta, Rokpa etengabe ari da bere proiektuak garatzen. Rokpa Euskadik hezkuntzan, osasunean eta emakumeen ahalduntze proiektuetan dauka eragina, eta horretarako haien autosufizientzia ekonomikoa bultzatzen du.

Gure lana pertsona zaurgarriengan oinarritzen da. Horiei laguntzeak gosea asetzea eta gaixotasunen aurkako tratamenduak ematea baino zerbait gehiago esan nahi du. Gure proiektuak oinarrizko giza beharretatik haratago doaz eta epe luzerako eragina lortzera bideratuta daude. ROKPAk hainbat arlotan lan egiten du, behartsuei bizitza duina ematen laguntzeko.

Gure azpiegitura sendoei eta tokiko taldeekin dugun lankidetza estuari esker, Rokpak azkar eta modu eraginkorrean erantzun diezaiekete pertsonen beharrei.


Boluntariotza Euskadin.
Nazioarteko boluntariotza.

Aktualitatea

No items found