Pausumedia

Pausumedia
GIPUZKOA

Pinar 6, behea 20301 Irun GIPUZKOA

pausumedia.org@gmail.com
Tel.: 646 974 485

Tel.: 661 153 223

Pausumedia

Web: http://www.pausumedia.eus
Lotura: Bat ere ez
Era juridikoa: Elkartea
Noiz sortu zen: 2004
Noiz sortu zen Euskadi: 2005
Koordinakundean sartu zen urtea: 2014

Parte hartzen dute: Europa, Amerika
Lankidetza proektuak non: Txile, Ekuador, Irlanda, Austria, Alemania eta Frantzia

Ekimen-aldea:
- Demokrazia-, parte-hartze- eta giza eskubideen defentsa-proiektuak.
- Gizarte-eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Bestelakoak.
Helburuak eta nortasuna:

Egoitza Irunen duen Pausu Media GKEa helburu hauekin sortu zen:

– Euskarazko komunikabide komunitarioak sortzea

– Komunikazioaren hirugarren sektorea indartzea (asoziatiboa, parte-hartzailea, herritarra)

– Kulturartekotasuna eta genero berdintasuna sustatzea

– Euskararen normalizazioa sustatzea Bidasoa Behea eskualdeko komunikazio esparruan

Komunikazioaren hirugarren sektoreko, hots, “hedabide komunitarioetako” baloreekin konprometituta dagoen elkarte bat gara. Funtsezko bi balore ditugu: etorkinen komunitateei eta bereziki emakumeei (generoa) hitza ematea (kultur aniztasuna), zeren biztanleriaren sektore handiena izan arren, sarri ukatzen baitzaio eskubide hori.

Gure elkartearen lehen fasean lehentasuntzat hartu genuen Bidasoako eskualdean euskarazko komunikabideak sortzea. Garai hartakoak dira Antxeta Irratia (FM), Bidasoa Media astekari digitala eta Internet bidezko Antxeta Irratia. 2010az geroztik, Donostialdeara zabaldu dugu gure ekintza esparrua eta Eusko Jaurlaritzaren hurrengo deialdian irrati frekuentzia bat eskatzeko proiektua dugu eskuartean.

Hedabide komunitarioak bultzatzen dituen elkarte bezala, Pausu Mediak etorkinen parte-hartzea sustatzen du. Irrati komunitarioa denez, hasieratik egin ditu generoari buruzko programak (Gonekin ero Bero asteroko programa, Mujeres en conexión eta hitzaldien antolakuntza) eta baita ere kulturartekotasuna lantzen duten programak emakume etorkinekin (Aizan, emakume etorkinek hitza hartzen dute Hondarribia eta Irunen; Emakumeak Aurrean Donostian edo “Tailer komunikazionalak”).

Gure elkarteak berdintasunerako eta emakumeen jabekuntzarako lan eremu bat du. Elkartearen curriculumean askotariko ekintzak barne hartzen ditugu, beste erakunde batzuekin batera antolatzen ditugunak: emakumeen elkarteekin (Argoiak, Emeki, Astilan,…), etorkinen elkarteekin (Adiskidetuak, I-Rom, Garaipen,…) eta helduen hezkuntzako zentroekin (Irun-Hondarribiako EPA). Ikastetxeetan ere egin ditugu haur etorkinei zuzendutako irrati-tailerrak (Irungo Belaskoenea).

Gure elkartean uste dugu irratia kulturartekotasunaren zerbitzura dagoen tresna bikaina dela; kulturartekotasun bat, desberdinak errespetatuz eraiki dena eta arrazakeria, xenofobia eta desberdinekiko jarrera intrantsigenteak baztertzen dituena.

Gainera, gure asmoa irrati komunitarioaren fenomenoa gure gizarteko geruza kaltetuenei hurbiltzea da, hau da, etorkinei, gazteei, emakumeei… horiek guztiak ekarri ditugu gure programetara eta paper protagonista eman zaie.

Bestalde, urte hauetan gure elkarteak lankidetza-sare bat osatu du gure inguruko kolektibo, elkarte eta GKEekin, eta horietako askok programa bat dute gure irratian beren interesak aldezteko. Irrati programa horiek baliatzen dituzte beren arazo eta kezken berri emateko, edo lotura lanak egiteko beren kulturen eta hartu dituen komunitateko kulturaren artean.


Nazioarteko boluntariotza.

Aktualitatea

No items found