Munduko Landagunea

Foro Rural Mundial
ARABA

Granja Modelo z/g 01192 Arkaute ARABA

Munduko Landagunea

Web: http://www.ruralforum.org
Lotura: Bat ere ez
Era juridikoa: Elkartea
Noiz sortu zen: 1998
Noiz sortu zen Euskadi: 1998
Koordinakundean sartu zen urtea: 2004

Parte hartzen dute: Europa, Afrika, Amerika, Asia, Ozeania
Lankidetza proektuak non: Munduko herrialde guztietan

Ekimen-aldea:
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Emakumeen ahalduntze-proiektuak.
- Eragin politikoa.
Helburuak eta nortasuna:

Munduko Landagunea (ML) Familia Nekazaritza eta Nekazaritzaren Garapen Jasangarria sustatzen dituen sare plurala da. Familia Nekazaritzaren baitako federazio eta erakundez, nekazaritzaren garapenerako erakundez, kooperatibez eta nekazaritzaren ikerketara bideratutako zentroez osatuta dago.

Bost kontinenteetako 35 milioi nekazari baino gehiago ordezkatzen dituzten erakundeak biltzen ditu bere baitan.

Nazio Batuen Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen (AIAF-2014) adierazpenaren (A/RES/66/222) aldeko kanpainaren buru izan zen, bost kontinenteetako 360 erakunde baino gehiagorekin batera. Halaber, Gizarte Zibilaren erakundeen ahaleginak koordinatu zituen AIAF-2014 ekimena gauzatu bitartean.

AIAF-2014 ekimenaren prozesuak Familia Nekazaritzaren 2019-2028 Hamarkadan du jarraipena (A/RES/72/239), zeina Nazio Batuen Asanblada Orokorrean aho batez adierazi baitzen, Munduko Landaguneak beste ehunka erakunde, elkarte, nazioarteko erakunde eta gobernuren elkarlanari esker lideratu zuen urte eta erdiko kanpaina ostean.


Nazioarteko boluntariotza.

Aktualitatea

No items found