ICLI BEOW 2023n dago

PUBLICADO EL:

05 Jul 2023

POR:

Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza ICLI

EN CATEGORÍA::

BASQUE ENVIRONMENT AND OCEAN WEEK (2. edizioa)
Itsasmuseum Bilbao 2023ko ekainaren 5etik 11ra

 

Astebete ingurumenaren eta ozeanoen gaineko aurrerapen zientifikoak herritarrei hurbiltzeko, ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, eta ekainaren 8an Ozeanoen Nazioarteko Egunean. Nakusarbe elkarteak antolatu du Itsasmuseum Bilbaorekin elkarlanean, eta planetaren kontserbazioan dugun erantzukizun indibidualari eta kolektiboari buruz hausnartzen lagundu digu.

1972an sortu zenetik, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna plataforma global bat bihurtu da, egoera hauen aurrean kontzientzia sortzeko: itsas kutsadura, berotze globala edo kontsumo jasanezina. Milioika pertsonek bat egin dute ospakizunarekin urte hauetan, eta kontsumo-ohituretan eta Espainiako eta nazioarteko ingurumen-politiketan aldaketak bultzatzen lagundu dute.

‘Ozeanoak planetaren %70 baino gehiago estaltzen du, eta oxigenoaren %50 sortzen du, gutxienez. Planetako biodibertsitate handiena du, eta mila milioi pertsona baino gehiagorentzako proteina-iturri nagusia da’. NBEk Ozeanoen Nazioarteko Eguna sortu du, pairatzen duten poluzioaren %80 giza espezietik datorrela ohartarazteko.

PLANETARAKO JARDUNALDIAK

Nakusarbek eta Itsasmuseum Bilbaok antolatu zituzten, eta euskal ekosistemaren ordezkaritza zabala bildu zuten: enpresak, elkarteak eta erakundeak, uraren eta ingurumenaren arloan paper garrantzitsua dutenak. Gaur egungo egoeraren eta etorkizuneko erronken 360º-ko ikuspegia eskaini dute.

4 jardunalditan banatutako 7 saiotan, goi-mailako 37 hizlarik desfilatu zuten honako gai interesgarriei buruz hitz eginez: trantsizio ekologikoa, biodibertsitatea, lurzoruak edo kutsadura kimikoa, besteak beste. ICLIk uraren erabilerari buruzko 5. saioan parte hartu zuen. Ikusi programa osoa.

5. SAIOA: ‘URAREN ERABILERAK: ALDAKETA BIZKORTZEN’

Planetaren %2,5 besterik ez da ur geza… eta murrizten hari da. Azterlan berrien arabera, ur geza erabiltzeko arrisku eremua gainditu dugu. Ur berdeak (euria, lurzoruaren hezetasuna eta landareen lurruna) kontuan hartuta, klima-aldaketa antropogenikoak (gizakiak eragina) ziklo hidrologikoa ere arriskuan jartzen ari da, eta lurzoruaren erabileran aldaketak gertatzen ari dira ohian-galtzearen, ureztaketaren, larreen igoeraren, higaduraren eta abarren ondorioz.

5. SAIOKO PARTE-HARTZAILEAK:

  • Víctor Peñas (URA)
  • Elena Aspichueta (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa)
  • Javier Franco (AZTI)
  • Carlos Pascual (ICLI)
  • Roberto Garcia (Agrupalab)

Saio bakoitzeko txostengileak 30 minutu inguru zituen saioaren xedearekin lotutako gaia aurkezteko.

‘El agua como factor clave del desarrollo humano’ izan zen ICLIren hitzaldiaren izenburua, Carlos Pascual Bizkaiko Elkarteko lehendakariaren eskutik. Aurkezpenean azaldu zuenez, COWASAK proiektua abian jartzeari esker, urak garapena ekarri die Kamonyi (Ruanda) iparraldeko landa-komunitateetan bizi diren pertsonei.

Hasierako atal honen ondoren mahai-ingurua egin zen hizlari guztientzat, bertaratutakoen artean sortzen ziren galderei erantzun ahal izateko eta eztabaida interesgarria sortu zen.

   

Luxua izan da BEOW bezalako ekimen handi batean parte hartu ahal izatea. Mila esker gonbidatu gaituzuelako!