Elkartasunaren kriminalizazioa jardunaldia

Foto Jornada La criminalización de la solidaridad
Jardunaldi hauetan leku batzuetan ematen ari den norabide autoritario honekiko gure kezka adierazi dugu eta euskal lankidetzak giza eskubideen aldeko erakundeekin duen konpromisoa berretsi dugu.

Azken urteotan, murrizketa handiak jasaten ari gara gizarte zibil antolatuaren parte-hartze sozial eta politika eskubideetan, autoritarismorako joera nabarmena duten herrialde eta lurraldeetan. Nikaragua, El Salvador, Kolonbia edo Palestina euskal lankidetzak presentzia handia duen lurraldeak dira. Horien aldeko apustuak, gizarte zibil artikulatua eta kontzientziatua eraikitzea lortu du egungo garapen sistemari aurre egiteko eta alternatibak proposatzeko giza eskubideen defentsaren, feminismoaren, dekolonialismoaren… ikuspegitik.

Erakunde horiek tokiko agintarien kriminalizazioa eta jazarpena jasaten ari dira, eta nazioarteko lankidetzan eta ekintza humanitarioan eragina duten ospea galtzeko kanpainen helburu dira (bai politikoki, juridikoki eta mediatikoki).

Jardunaldi hauek antolatu ditugu Bilbon 2022ko ekainaren 22an helburu hauekin: norabide autoritario honekiko gure kezka adieraztea, zailtasunak amankomunean jartzea, errealitate horiek ikusaraztea, eta euskal lankidetzak giza eskubideen aldeko erakundeekin duen konpromisoa berrestea.

Lehenengo mahai-inguruaren izenburua Kriminalizazio-estrategiei aurre egiteko ekimenak ikastea: sozialak, juridikoak eta politikoak izan da, eta honako hauek hartu dute parte: Paula Barriosek, abokatua eta Mujeres transformando el mundo elkarteko zuzendaria; Sandra Vicentek, freelance kazetaria; eta Karlos A. Castillak, abokatua eta zuzenbidean doktorea Pompeu Fabra Unibertsitatean.

Bigarren topaketan, Euskal lankidetzarako egungo egoera eta erronkak Hegoaldeko lurraldeetan izenburupean, hauek hartu dute parte: Lucia Ixiúk, Guatemalako kazetaria; El Salvadorreko Jaime Sánchezek, aktibista komunitarioa; eta Kolonbiako Luz Mary Osorok, giza eskubideen defendatzailea.

Hirugarren mahai-inguruak Euskal erakunde publikoek Hegoaldeko herrialde eta lurraldeetan giza eskubideen aldeko erakundeak eta euskal lankidetza defendatzeko hartutako konpromisoak izenburua izan du. Honako hauek hartu dute parte: Paul Ortegak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria; Silvia Abascalel, Kantabriako Gobernuko Garapenerako Lankidetzarako zuzendari nagusia; eta Alba Martínez Vélezek, Sant Boi de Llobregat udalerriko Lankidetza zuzendaria. Bartzelona:

Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat