Garapenerako Lankidetza eta sentsibilizazio proiektuak

Hasierako data: 2024 / 06 / 3
Azken eguna: 2024 / 09 / 20

Deitzaile: Zer0,7: Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzako Langileen Elkartasun Fondoa

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Helburua: Deialdi honen helburua da lan solidarioa egiteagatik ezagunak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) diru-laguntzak ematea, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Giza Garapeneko Indizearen (GGI) araberako Afrikako 15 herrialde pobreenetan (Somalia, Sudán del Sur, República Centroafricana, Níger, Chad, Malí, Burundi, Burkina Faso, Sierra Leona, Mozambique, Guinea, República Democrática del Congo, Guinea-Bisáu, Liberia, Madagascar) edo Amerikako 8 herrialde pobreenetan (Haití, Honduras, Guatemala, Nicaragua, El Salvador, Surinam, Bolivia, Venezuela) garatzen diren proiektuak gauzatzeko.

Egitasmoa gauzatzen hasteko epea 2024ko urriaren 1etik diru-laguntza esleitu eta bi hilabetera artekoa izango da, eta hamabi hilabete iraungo ditu gehienez ere.

Sentsibilizazio eta prestakuntza oinarri duten proiektuak: gehienez 15.000 €.

Gainerako proiektuak: gehienez 50.000 €.

Aurkeztu beharreko agiriak (deialdi honen 5. Atala) eta proiektuaren formulazioa honela aurkeztuko dira:
• Kopia bat paperean Elkartearen egoitzan aurkeztuko da; Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusian (Lakua II, Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
• Kopia bat posta elektronikoz bidaliko da hauetariko helbide elektroniko batera:
p-bilbao@euskadi.eus (Pilar Bilbao, tel: 945 018588).
a-salterain@ivap.eus (Ana Salterain, tel: 945017613).

GARRANTZITSUA: ez dira ZUZENEAN zerbitzuan aurkeztutako eskabideak onartuko. Izan ere, jende aurreko zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzarena da eta Zer0,7 elkarteak ez du baimenik horretaz baliatzeko.