Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa

Hasierako data: 2024 / 02 / 29
Azken eguna: 2024 / 04 / 30

Deitzaile: Gasteizko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Kultur edo arte-ekintzen bitartez gaur egun munduan -bereziki Gasteizko kolektibo edo erakundeek loturak dituzten lekuetan, edo horiek inplikatuta dauden problematikak dituztenetan- giza eskubideak zertan diren gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektu bat hautatzea du xede Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren eta Montehermoso kulturunearen deialdi honek.

Nork
Entitate, erakunde, elkarte eta gizarte nahiz kultur eragileek.

Betebeharrak
Jarduteko erabateko gaitasuna duten eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekupean ez dauden entitate, erakunde, elkarte eta gizarte- nahiz kultur eragileek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak.
Entitate eskatzaileak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioaren esparruan ekintzaren bat gauzatu duela egiaztatu beharko du, eta deialdi honetan jasotzen diren baldintzak bete.