Lagun gaitzazu Bizkaiko mentoretza sozialako proiektuan

Lagun gaitzazu Bizkaiko mentoretza sozialako proiektuan

Eskatzailea: Mugarik gabeko Ekonomialariak Euskadi
Postua: Kolaboratzailea

Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundeak migratutako pertsona ekintzaileei lagun egiten die aspalditik. Badakigu ekitea ez dela erraza, abentura bat dela, eta ekintzailearen ongizate pertsonal eta emozionala gakoa dela ekintzailetzaren erronkei aurre egiteko.

Zer da mentoretza soziala? Mentore baten eta mentoretzapeko pertsona baten arteko akonpainamendua da, sei bat hilabete irauten duena. Bitarte horretan bi pertsonak aldian behin elkartuko dira (normalean, astero) eta aisialdiko jardueretan interesak partekatuko dituzte, solasean jardun, etab. Berdintasunezko harremana sortu behar da, bi pertsonek elkar ezagutu eta elkar onartu dezaten eta horrek guztiak bien ongizatea areagotu dezan; batez ere, egoera zailagoari aurre egiten ari zaion pertsonarena.

Emakume mentoreen bila ari gara. Prestasuna, eskuzabaltasuna, entzuteko gaitasuna, enpatia eta konpromisoa dituztenak, baina baita jakin-mina ere, euren jatorrizko herrialdea utzi, hango gizarte saretik irten eta hemengo egoera berriaren oztopo eta erronkei adorez heldu dieten emakumeak ezagutzeko eta haiengandik ikasteko. Mentoretza sozialaren xedea da pertsonek elkarri indarra eta autoestimua ematea pertsonek soilik egiten dakiten moduan. Aldi berean, aukera eskaintzen du hemengo pertsona batek sakonean ezagutu ahal izateko atzerriko pertsona bat, hark hemen bizi duen egoera, jatorrizko herrialdean izan duen esperientzia, haren kultura etab. Alegia, mentoretzapeko pertsonari lagundu bitartean, beste pertsona jakintzaz eta esperientziaz aberasten da, eta uste dugu horrek mesede egiten diola gizarte kohesionatuago eta inklusiboago bati. Hemengo pertsonak eta migratuak elkartzeko eta elkarren arteko sareak eta zubiak egiteko gune bat da, eta horrelakoak ez dira beti aurkitzen errazak gure gizarte gero eta indibidualistago hauetan.

Lagundu nahi diguzu?

Proposamena interesatzen bazaizu, idatzi egiguzu ecosfron.euskadi@ecosfron.org helbidera, gaian “Mentoretza soziala” ipinita.