Zilarrezko Ekonomiari buruzko ikuspegi kritikoa

HASIERA: urria 3, 2024
BUKAERA: urria 3, 2024
NON: Ekonomisten Euskal Elkargoa Federico García Lorca kalea, 9 behea. Donostia
ORDUTEGIA: 18:00etik 19:30era

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Dossierraren aurkezpena (MgE) 53 – Ekonomisten Euskal Elkargoa


Zilarrezko Ekonomiaren erabileraren nozioak adineko biztanleria jarduera ekonomikoen multzo baten hartzaile huts bihurtzen du, eta agente aktibo izatetik kontsumitzaile pasibo izatera igarotzen da «target» espezifiko gisa.

Ez da kasualitatea ikuspuntu horrek 50 urtetik gorako pertsonak barne hartzea «adineko» biztanlerian; izan ere, 50 eta 70 urte bitarteko tarte hori da, hain zuzen ere, kontsumo-aurreikuspen onenak dituen «targeta», bizi-ziklo ekonomikoan duen posizioagatik.

Txosten hau ikuspegi merkantilista eta erredukzionista horren azterketa kritikoan zentratzen da, adineko biztanleria osoaren barruan segmentu espezifiko eta berezi batera bideratua

Txostengileak:

  • José Ignacio Casas. Soziologoa. Dosierraren koordinatzailea, adinaren soziologian eta teknologia berrien eragin sozialean espezializatua.
  • Eduardo Crespo. Gizarte Psikologiako katedradun emeritua. Complutense Unibertsitatea. Argitalpen batzuk: Subjektibotasunaren eraketa soziala (2001), Lanaren moralak (2009) eta Emozioen gaineko ikuspegi soziala (2018).
  • Joserra Landeluce. Nagusiak elkarteko lehendakaria (Bizkaiko erretiratuen eta pentsiodunen gizarte-zentroen elkartea). AGE Platform Europeko ordezkari ohia, UDPko kide ohia, euskal federazioko zuzendaritzako kide ohia.

Saioan izena emateko formulario hau bete behar da.

Zuen zain gaude!