Ekonomia eta Finantza Hezkuntza Kritikoari buruzko IV. RedEFES Jardunaldietara Izen-Ematea

HASIERA: Azaroa 10, 2023
BUKAERA: Azaroa 11, 2023
NON: Ekonopolo, Bilbo
ORDUTEGIA: Ostirala 10.00-20.00; Larunbata 9.30-14.30

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Finantzaz Haratagok, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareak, RedEFES sarearen Estatuko IV. Jardunaldiak antolatuko ditu, hezkuntza-sisteman Ekonomia eta Ekintzailetza irakasteko testuingurua aztertzeko eta hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritiko baterako alternatibak partekatzeko.

Nahi baduzu, presentzialki parte hartzeko itxaron-zerrendan izena eman dezakezu eta. lekurik libre geratuz gero, zurekin harremanetan jarriko gara.

Informazio guztia hemen: https://redefes.org/eu/jardunaldiak-2023/ 

Zalantzarik baduzu, idatziguzu: info@finantzazharatago.org

HELBURUAK

  • Eskura dauden baliabide didaktikoei eta horiek indarrean dagoen hezkuntza-curriculumean nola txertatu erakusten duten tailerrak antolatzea.

  • Ikasgeletan praktikan jartzen ari diren esperientzia eta tresna pedagogikoen karrusela aurkeztea.

  • Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.