Hasiera » Lan-ildoak » Sektorea indartzea
LAN-ILDOAK:
Sektorea indartzea
Mundua etengabe aldatzen ari da, eta, horrekin batera, nazioarteko lankidetza ere. Nazioarteko lankidetzak bilakaera handia izan du euskal gizarteak munduko pertsona pobretuenekin izan zituen lehen elkartasun-adierazpenetatik gaur arte.

GGKEak ere egokitu egin dira munduak aurrean dituen testuinguru eta erronka berrietara. Hala ere, aldatu ez dena da gizarte zibil artikulatua, indartsua eta prestatua izatearen balio erantsia, parte-hartzeari, demokrazia inklusiboari, aniztasunari eta erronka globalei erantzuteko gaitasunari dagokienez.
Eraldaketarako lankidetza:
- GGKEak eta nazioarteko lankidetzaren sektorea etengabe hobetzen eta haien lana, inpaktua eta kohesioa indartzen laguntzen dugu, etengabeko egokitze-prozesu horretan bidelagun izateko.
- Irismen luzeko begirada dugu aurrean ditugun testuinguru, behar edo erronka berriei aurrea hartzeko. Horretarako, prestakuntzak, jardunaldiak eta hausnarketa-prozesuak antolatzen ditugu, eta, lantaldeen bidez, sektorearentzat giltzarri diren hainbat gaitan sakontzen dugu: araudi- edo administrazio-aldaketak, lankidetzaren ikuspegi berriak, GGKE-en finantzaketa- eta jasangarritasun-bideak, hausnarketa-prozesuak edo herritarrekin elkarreragiteko eta konektatzeko estrategiak.
- Arreta eta informazio zerbitzu osoa eskaintzen diegu bazkide diren GGKE-ei, erakundeei eta euskal lankidetzako beste eragile batzuei, bai eta aholkularitza behar duten edo alor horretara hurbildu nahi duten herritarrei ere.
Lotutako aktualitatea

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Gobernu Batzordearen gutuna ikasturte berriaren aurrean
Gure kaleak Palestinako banderez beteta daude, eta bandera horiek estatu genozida baten zigorgabetasunarekiko eta gainerako botere-eliteen konplizitatearekiko haserrea adierazten dute.

Topo Eginez 2025: gazteria eta GGKEak erronka ekosozialei aurre egiten
Edizio honetan, urriaren 7an, Arabako gazte elkarteen eta GGKEen arteko lankidetza espazioak elkarrekin eraikitzea bilatuko dugu, laborategiko formatuan, egungo erronka ekosozialei aurre egiteko.

«Dominazio geopolitikari aurre egiteko estrategiak» jardunaldietako bideoak ikusgai
Ekainaren 11n, Luis González Reyes, Helena Maleno, Miguel Urbán, Júlia Martà Comas, Taher AlÃ, Nahia Sanzo eta Marra Junior izan ziren hizlariak Euskadiko GGKEen Koordinakundeak geopolitikari buruz antolatutako lehen jardunaldietan.

Dominazio geopolitikari aurre egiteko hausnarketak, estrategiak eta aliantzak
Luis González Reyes, Helena Maleno, Miguel Urbán, Júlia Martà Comas, Taher AlÃ, Nahia Sanzo eta Marra Junior izan dira hizlariak Euskadiko GGKEen Koordinakundeak geopolitikari buruz antolatutako lehen jardunaldietan.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bere egiturak berritu ditu, «lankidetza eraldatzailerako euskal eredua» aldarrikatuz
2025eko Batzar Orokorrean, euskal lankidetzaren garrantzia aldarrikatu dugu murrizketek eta gizarte zibileko erakundeen aurkako ofentsibak markatutako nazioarteko testuinguruan.

Estatuko Koordinakundearen batzarra: testuinguru konplexu batean, itxaropenaren defendatzen dugu
Garapenerako Erakundeen Estatuko Koordinakundeak maiatzaren 27an egindako Batzar Nagusiak giza eskubideen, planetaren iraunkortasunaren, justizia globalaren eta bakearen aldeko konpromiso kolektiboa indartzeko balio izan du.