2021eko sektorearen txostena: gure erakundeei, haien lanari eta protagonistei buruzko argazki orokorra

GGKE-en txostena
Lan honek erakusten du gure sarea osatzen duten GGKE-en lana.

Gainera, istorioak sartzen ditugu lehen pertsonan, eta horiek laguntzen dute txosten hau herritarrengana hurbiltzen eta garapenerako lankidetzaren balio erantsia eta gizartearen eraldaketan duen ekarpena hobeto ulertzen.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundean biltzen diren garapenerako euskal erakunde asko hartzen ditu barne txostenak, guztiak ere ibilbide sendoa dutenak genero-ekitatearen, justizia sozialaren eta giza garapen jasangarriaren kausak defendatzen, horiek guztiak funtsezkoak baitira bizitzea merezi duen bizitza bat izateko. Lan egiten dugun tokiak, gure oinarri soziala, lehenesten ditugun sektoreak eta beste zehazten dira txosten honetan.

Gainera, gardentsun-tresna da gure lana zintzotasunetik eta eraginkortasunetik egiten jarraitzeko. Gure sarea osatzen duten euskal GGKE guztien erantzukizun-ariketa dela uste dugu, aukera ematen baitigu herritarrekin, erakundeekin eta lankidetzan dihardugun gainerako kolektiboekin partekatzeko gure jarduerek duten irismena eta eragina, Euskadik guztiontzako eta leku guztietan mundu bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko egiten duen ekarpena azpimarratuz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu elkarteko bazkide diren GGKE-ei txosten hau egiten parte hartzeagatik, haiek ez bazuten ahalegin hori egin ezin izango baitzen bertan aurkezten den informazio bildu.

Gaur egun, 84 erakundek osatzen dute Euskadiko GGKE-en Koordinakundea. 2021ean bildu ziren txosten honetarako datuak, eta ordu hartan 81 erakundek osatzen zuten sarea. 57 erakunde kidek erantzun zioten inkesta honi.

Sartu, kontsultatu eta nabigatu gure txostenean; zeure etxean zaude:

2021eko Txostena

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat