Logo- Zein da zein?

Munduan 1.300 milioitik gora pertsona egunean euro bat baino gutxiagorekin bizi dira, eta populazioaren %10 aberatsena mundu osoko aberastasunen %85aren jabe da.

Gaur eguneko sistema kapitalista patriarkalak errealitate hauek eragiten ditu: pobrezia, giza eskubideen urraketa, gatazka gero eta handiagoak, ingurumen arazoak, aberastasunen banaketa bidegabea eta emakumeen bazterketa.

Baina zergatik sortzen dira bidegabekeria horiek? Eta noren erruz?
Zein da zein? ekimenaren bidez, ezagutu ahal izango dituzu zein diren sistema liberal eta patriarkalaren ondorio nagusiak, mundu mailan nola tokian tokiko mailan, horren erantzule nagusiak identifikatu, eta alternatibak proposatu munduko biztanle guztientzako gizarte solidarioago eta bidezkoago baterantz aurrera egin ahal izateko. Informa zaitez eta ekin munduan ikusi nahi duzun aldaketaren parte izateko.

www.iniciativaquienesquien.org

Bideo didaktikoak pobrezia eta desberdinkeriak, migrazioak eta gerrak lantzeko

Ekimenaren aurkezpena

Lehenengo bideoak honek ekimenari eta bere helburuei testuingurua jartzen dio.

Tiritek ez dute pobrezia sendatzen

Erakusten du sarritan bakarrik arintzen direla pobreziaren eta desberdinkerien ondorioak. Hala ere, gogoratzen du ezin dugula horiekin amaitu haien kausei eta arduradunei arreta jartzen ez badiegu. Azken finean, aldarrikatzen du tiritek ez dutela pobrezia sendatzen.

Gerraren negozioa

Gatazka armatuen ondorioak erakutsi ez ezik, krudelkeria gorabehera, badirela hainbat interes gerrak bukatu ez daitezen ere erakusten du, gerra negozioa da-eta. Halaber, azpimarratzen du gerrak herrialde pobretuetan gertatzen direla, herrialde horiek menderatzeko gogoaren erakusgarri.

Migratzea ez da delitua

Munduan gertatzen diren migrazio motak eta horien kausak aztertzen ditu. Salatzen du migratzea ez dela delitua, baina bai delitua dela pobretutako herrialdeak arpilatzea, haien aberastasunak espoliatzea, multinazionalei haien baliabideak garbitzeko bidea urratzea…, eta, gero, gure mugak ixtea. Delitua da hesiak eraikitzea eta ezikusiarena egitea, milaka pertsonek haien herrialdeetatik ihes egin izanaren arrazoia gure errealitatearekin, gure sistema kapitalistarekin eta patriarkalarekin zerikusirik ez balu bezala.

Unitate didaktikoa

Pobrezia, desberdintasunak eta injustiziak: kausak eta arduradunak

Material hauek oinarri gisa hartuta unitate didaktiko bat eskeintzen dugu, bai hezkuntza formaleko (DBHko 2. zikloa eta batxilergoa) bai ez-formaleko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei, gutxi gorabehera, bideratuta dagoena. Horren helburuak hauek dira:

  • Hausnarketarako informazioa eta elementuak ematea pobreziari eta desberdintasunei; gerrei; eta migrazioei buruz;
  • Gai horien inguruan sentsibilizatzea eta kontzientzia hartzea, gizartea eraldatzeko dugun paper aktiboa geurea eginez;
  • Eztabaidatzeko eta iritziak elkarrekin trukatzeko gaitasunak sustatzea;
  • Emakumeen errealitatean eta bizipenetan genero-harremanen eraginari buruzko ikuspegi kritikoa egitea.

Ezagutu nahi al dituzu zeintzuk diren pobrezia eta desberdinkeriak eragiten dituzten faktoreak?

Logo- Zein da zein? Multinazionalak
¿Quién es quién?: multinacionales

Kanpo-zorra, enpresa transnazionalak, harreman komertzial bidegabeak eta gehiegizko kontsumoa

200 urteko kapitalismoak frogatua utzi du sistema hau errotik bidegabea dela, pertsonen artean pobrezia eta desberdintasunak sortzea baitu oinarri. Kapitalismoak 950 milioi pertsona hiltzen ditu gosez eta 4.700 milioi —horietatik % 70 emakumeak— dauzka miserian itoak. Bien bitartean, neurrigabeko oparotasun eta aberastasuna segurtatzen du populazioaren zati txiki batentzat. Egon daiteke sistema injustuagorik?

Logo- Zein da zein? Gerrak
Gerrak eta gatazkak, gastu militarra eta giza-eskubideen pribatizazioa

Gerrak eta gatazkak, gastu militarra eta giza-eskubideen pribatizazioa

Oinarrizko eskubide batzuk bermatzea estatuen lana izan da orain arte, baina une honetan ardura hori esku pribatuetara pasatzen hasi da, ondorio larriekin gure inguruan eta txirotutako herrialdeetan. Bestalde, enpresa transnazional batzuk kontrolik gabe ari dira lanean herrialde pobretuetan, lan-eskubideak urratuz, ingurumena hondatuz eta populazioak beren bizilekuetatik indarrez kanporatuz. Energia baliabideak segurtatzeko abiatzen diren gerra eta gatazka armatuek dirutza izugarriak desbideratzen dituzte gastu militarretara, eta areago pobretzen dituzte lehendik soberan pobreak ziren populazioak. Noiz arte izan behar du arma-industriak erakunde publikoen babesa?

Logo- Zein da zein? Matxismoa
Genero ezberdintasuna, patriarkatua eta matxismoa

Genero ezberdintasuna, patriarkatua eta matxismoa

Kapitalismoak populazioen arteko desberdintasunak handitu eta pobrezia eta bazterketa sortzen ditu, baina nola gainera patriarkala den, dakartzan kalteak askoz ere handiagoak dira emakumeentzat. Kapitalismoak eta patriarkatuak elkar sostengatzen dute. Sistema patriarkalak justifikatu egiten du emakumea gizonaren azpian zapaldua, menperatua eta baztertua egotea. Beraz, kapitalismoak ezberdin pobretzen ditu gizonak eta emakumeak, eta emakume aurpegia jartzen dio pobreziari mundu osoan. Emakumeek janari guztien % 70 ekoizten dute, eta munduko lanaren bi heren egiten dute, baina gizonezkoek irabazten dutenaren hamarrena irabazten dute, eta lur-azaleraren % 1en jabe baino ez dira. Baina nor arduratzen da pertsonak zaintzeaz, gure gizartean hain gutxi baloratzen eta aintzat hartzen den funtsezko zeregin horretaz?

Logo- Zein da zein? Krisi ekologikoa
¿Quién es quién?: guerras crisis ecológica

Krisi ekologikoa, beroketa globala, ingurumenaren hondamendia eta janariak lortzeko aukera ezberdintasuna

Sekula ezagutu ez den bezalako krisi ekologikoan sartua dago Lurra. Beroketa globala, natur ondareen agortze eta degradazioa eta dibertsitatearen galera dira krisialdi horren aurpegi batzuk. Mundua muturreko bi multzotan zatitua dago: batetik, herritarren zati bat aberatsa eta kontsumista, eta, bestetik, beste zati bat pobretua eta oinarrizko baliabideak lortu ezinik dabilena. Ondorioz, herrialde pobretuak izan ohi dira krisi horren kalteak gogorkienik pairatzen dituztenak, nahiz eta ingurumen krisiaren errudun nagusiak beste batzuk izan. Munduko janari-krisia ez da sortu elikagai gutxi ekoizten delako, baizik eta populazioen arteko baliabide banaketa gero eta desorekatuagoa delako, eta horretan ere emakumeak dira kaltetuenak. Beraz, ezin dugu jarraitu mugagabe kontsumitzen baliabide mugatuko planeta batean. Baldin munduko biztanle guztiek balute Euskadin daukagun bizi-maila, eta kontsumituko balute hemen bezala, 3 planeta beharko genituzke. Halere, zoriontsuagoak al gara gero eta gehiago kontsumituz?

Logo- Zein da zein? Informazio eza
¿Quién es quién?: Desinformación

Gain-informazioak eta merkatuaren zerbitzuko informazioak desinformatuta gauzka

Informazioaren informazioz azkenean zeharo desinformatuta bizi gara. Albisteen azalean igerian gabiltza, sekula murgildu gabe inguruan ditugun pobrezia eta injustiziako egoeren sakoneko arrazoien bila. Bestalde, informazio enpresa handien asmo bakarra dirua irabaztea da, eta asmo horren izenean ezeztatu egin dute kazetaritzaren funtsezko eginkizun soziala: pertsona kritikoak sortzea, arduratsuak eta autonomoak, desberdintasunez jabetzen direnak, ekiteko prest… Egun, informazioa merkatuaren beste tresna bat da dirua irabazteko: komunikazioa munduko barne produktu gordinaren % 15 da. Labur, merkatuak ditugu gobernatzaile eta informatzaile. Nola lortu benetako kazetaritza soziala eta nola berreskuratu komunikabideen eginkizun hezitzailea?

www.iniciativaquienesquien.org