- Joan den urriaren 7an, Arabako gazte elkarteen eta GGKEen arteko topaketaren edizio berri bat antolatu zen Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean.
- Oraingo honetan, egungo erronka ekosozialei aurre egiteko lankidetza espazioak eraikitzea izan zen jardunaldiaren helburua, laborategi formatua baliatuta.
- Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak urtero antolatzen duten jarduera da.
Krisi ugari areagotu egin direla –besteak beste, klimarena, soziala, ekonomikoa, demokraziarena, osasunarena, migrazioena, zaintzena eta giza eskubideena–, eta diskurtso autoritario eta baztertzaileak aurrera egiten ari direla ikusirik, erantzun kolektibo, sortzaile eta ausartak eman behar ditugu. Erronka horiei aurre egiteko, funtsezko estrategia da, eta gero eta beharrezkoagoa gainera, munduaren ikuspegi eraldatzailea partekatzen dugun gazte elkarteek eta GGKEek elkarrekin jardutea.
Zer egin dezakegu gure inguruneetan eta munduan justizia soziala sustatzeko? izeneko iazko topaketa egin ondoren, aurtengo edizioa urriaren 7an izan zen, asteartean, 17:00etatik 20:00etara, Simone de Beauvoir Elkarteen Etxeko erabilera anitzeko gelan. Eta Arabako gazte elkarteetako eta GGKEetako dinamizatzaileei, teknikariei eta boluntarioei zuzenduta egon zen.
Lankidetzarako agertokiak elkarrekin sortuz: Gazteria eta GGKEak erronka ekosozialei aurre egiten izenburupean, elkarrekin, laborategi formatuan, Arabako gazte elkarteen eta GGKEen arteko lankidetza guneak eraikitzea bilatu genuen jardunaldian, egungo erronka ekosozial handiei aurre egiteko. Helburu nagusia elkarlanean aritzeko gakoei buruz hausnartzea eta lankidetzarako agertokiak elkarrekin sortzea izan zen.
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak urtero antolatzen duten espazioa da.














