Azaroaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, BBK Aretoan (Bilbo), UN Etxeak eta BBK Kunak sustatutako Ikasketa Komunitateak bere sorkuntza kolektibo berria aurkeztuko du: “Platos Rotos”. Kultura, berriz ere, topagune, hausnarketa eta eraldaketa sozialerako espazio bihurtzen da. Ikasketa Komunitatearen laugarren edizio honetan, ibilbide, jatorri eta sentikortasun ezberdineko pertsona askok hilabeteak partekatu dituzte sorkuntza artistikoan, gai komun baten inguruan: elikadura eta jateko ekintza bizitzaren, memoriaren, komunitatearen, bakardadearen, desberdintasunaren eta desiraren metafora gisa. Cruz Nogueraren zuzendaritzapean, “Platos Rotos” antzezlanak mahai sinboliko batera esertzera gonbidatzen gaitu, non ahots guztiak kabitzen diren: berandu iristen direnak, moldeak hausten dituztenak, memoria sukaldatzen dutenak, duintasuna zerbitzatzen dutenak,