Gasteiz en Conexión 2025: «Ez gara haters, herria gara. +Pueblo, -Odio»

HASIERA: azaroa 20, 2025
BUKAERA: azaroa 20, 2025
NON: Aldabe Gizarte Etxeko antzokia (Gasteiz)
ORDUTEGIA: 18:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Euskadiko GGKEen Koordinakundetik Gasteiz en Conexión jardunaldiaren hamargarren ediziora gonbidatu nahi zaitugu. Arabako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen urteroko topaketaren helburua gasteiztarrek munduarekin duten lotura eta elkartasun globala balioestea da.

Azaroaren 20a, ostegunean, 18:00etatik aurrera Aldabe Gizarte Etxean, aurtengo edizioak gorroto diskurtsoen gaia jorratuko du, Ez gara haters, herria gara. +Pueblo, -Odio lelopean.

Quinndy Akeju aktibista antirrazista eta Afrocolectiva proiektuaren sortzailekideak aurkeztuko du ekitaldia. Afocolectiva deseraikitzerako komunikabide afrofeminista, antirrazista eta panafrikanista da, eta Instagramen 250.000 jarraitzaile baino gehiago ditu.

 

 

Alde batetik, Begirada zabaltzen izeneko blokean, Hego Globaleko bi testigantza izango dira:

      • Katherine Escobar (El Salvador), emakume trans, sindikalista eta Giza Eskubideen defendatzailea. Gaur egun, Emakumearen Garapenerako El Salvadorko Institutuko Langileen Sindikatuko (USTTISDEMU) Prestakuntzako idazkaria da, bai eta Langile Klasearen Defentsarako Batasun Nazionaleko (UNT) Emakumeen eta Inklusioaren idazkaria. Ikusi profil osoa hemen.
      • Estela Díaz (Argentina) Buenos Aires probintziako Emakumeen eta Aniztasunaren ministroa da 2019az geroztik; herrialde osoan ministerio maila duen genero politiken organo bakarraren buru, alegia. Ibilbide luzea du militante sozial, sindikal eta feminista gisa. Ikusi profil osoa hemen.

Bestalde, Gasteiz ez da geldirik geratzen blokean, gorroto diskurtsoen aurkako tokiko hainbat esperientzia ezagutuko dira:

      • Gasteiz Anitza: kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako herri mugimendua.
      • ZAS!: Euskadiko Zurrumurruen aurkako Sarea.
      • Lumagorri: zisheterosexismoaren aurkako elkartea eta Ikusgune – Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiaren kudeatzailea.

Horrez gain, jardunaldiaren hamargarren edizioak kultur proposamen interesgarria izango du. Musika izango da blokeen arteko hari nagusia, eta Alarma Morea taldeak hainbat kantu eskainiko ditu ekitaldian zehar, bere euskarazko rumba flamenko aldarrikatzailearen bertsio akustiko batekin, bikote formatuan.

 

 

Azkenik, Almu Lasacre umoregile, gidoilari eta podcasterrak amaiera emango dio jardunaldiari, umore absurdo eta garratzez beteriko bakarrizketa antirrazista batekin, Gasteiz, Bartzelona, Madril edo Leioa bezalako hirietatik igaroko den biraren barruan.

 

 

Doako jarduera, edukiera mugatua.

 

Laguntzaileak: eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.