Sei bereizketa-gradu: elkarrengana hurbiltzeko hamaika arrazoi

Irudia 6 bereizketa gradu

8.000 milioi biztanle garen mundu honetan, 5 pertsonak bakarrik bereizten zaituzte planetako beste edozein biztanlerengandik.

6 bereizketa-graduen teoria ezagunaren arabera, 5 pertsonaren bidez, lotura izan dezakegu pertsona ospetsuekin ere; adibidez, Obama, Rosalia, Aita Santua edo Vandana Shivarekin, bai eta Peruko nekazari batekin, edo Bangladesheko ehungintzako langile batekin, Kolonbiako giza eskubideen defendatzaile batekin edo Ghanako ikasle batekin ere.

Ezagutu zure bereizketa-gradu munduko beste pertsona batzuekin eta nola Euskadiko lankidetza politika publikoek haiekin konektatzen gaituzten, eta oreka ezazu errealitatea!

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak Sei bereizketa-gradu kanpaina hau sustatu du ezagutarazteko munduak dituen loturak eta euskal lankidetza balioesteko.

ENTRADAS RELACIONADAS

Konekta TÚ online jolasa hizpide NAIZ Irratian

Bigarren Kafea saiora gonbidatu dute Jon Mikel Benito del Valle Solaun Medicusmundi Bizkaia eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kidea. Konekta TÚ online jolasaren galdera-erantzunak, entzuleen artean egindako zozketa eta Koordinakundearen lana izan dituzte hizpide, besteak beste.

Utzi erantzun bat