Hasiera » Lan-ildoak » Gizarte-eraldaketarako komunikazioa
LAN-ILDOAK:
Gizarte-eraldaketarako komunikazioa
Informazioaren eta komunikazioaren aldeko apustua egiten dugu gizarte demokratikoetan bermatu beharreko giza eskubide gisa, pertsonen eta herrien garapena bermatzen dutelako.
Gizarte-eraldaketarako komunikazioan, prozesu bat da komunikazioa (produktu bat baino gehiago), gizarte parte-hartzaileak, demokratikoak, horizontalak eta askotarikoak eraikitzeko. Eztabaidan, hausnarketan eta ekintzan gizarte-eragile guztiek parte-hartzea lortu nahi du, garapen-eredu justua eta jasangarria sortzeko modu kolektiboan.
Errealitatearen ikuspegi proaktiboagoa eta ingurunea eraldatzeko jarrera sortzen du pertsonengan, ikuspegi globaletik betiere. Informazioa ekintza bihurtzen du; horretarako, aldaketarako informazioa, prestakuntza eta proposamenak eskaintzen ditu, eta kontzientziatu, ikertu eta ezkutatu nahi den egia azaleratzen du. Era berean, herritarrak mobilizatzeko deia egiten du, parte-hartzean, gizarte-kohesioan eta eraldaketan laguntzen du, norbanakoaren eta kolektiboaren ikuspegitik, eta onartezinaren aurrean alternatibak proposatzen ditu.
Gainera, uste du komunikabideen eta kazetarien parte-hartze aktiboa funtsezko eragileak direla ahalduntze komunikatiboa, aldaketa soziala eta balio solidarioen sustapena ahalbidetzeko, etengabeko ezagutza eta hausnarketa kritikoa oinarri hartuta.

Komunikazioa aldaketa sozialaren eragile gisa:
- Lan-arloekin eta lantaldeekin koordinatuta, erakundearen helburuekin bat datozen komunikazio-estrategiak diseinatzen ditugu.
- Komunikabideei zuzendutako ekintzak egiten ditugu, gure jarrerak, jarduerak eta proposamenak zabaltzeko eta, hala, munduan bizi diren errealitateen aurrean biztanleria informatua, kritikoa eta parte-hartzailea izan dadin laguntzeko, bai eta elkartasuneko eta nazioarteko lankidetzako politikak indartzeko ere.
- Bidegabekeria globalak eta haien zergatiak ikusarazten ditugu, bai eta bidegabekeria horiek aldatzeko eskura ditugun tresnak ere, eta egitea nahi ez duten galderak planteatzen ditugu. Gainera, ihes egiten dugu diskurtso sinplista, paternalista edo alderdikoietatik, eta sistema demokratikoak higatzen dituzten gorrotoaren eta desinformazioaren diskurtsoei aurre egiten diegu. Herritarrekin konektatu nahi dugu, partikularra eta indibiduala denaren aurrean, guztion ongiaren alde egiteko.
- Komunikazio-tresnak kudeatzen ditugu, hala nola web orriak, buletinak, sare sozialak edo argitalpenak.
Lotutako aktualitatea

Ekuadorko herriarekiko elkartasun adierazpena
Euskal gizarte zibileko erakundeok Ekuadorren oinarrizko eskubideen errespetua eskatzen dugu, gure elkartasuna adierazten diogu ekuadortar herriari, eta Espainiako Gobernuari erantzun diplomatikoa exijitzen diogu.

Artearen bidez gorroto diskurtsoei aurre egiteko lehiaketa
Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioak motorrak berotuko ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa batekin. Bideoak, abestiak, kontakizunak, marrazkiak eta komikiak urriaren 24ra arte aurkez daitezke.

Irakasle, eraldaketaren parte izan nahi duzu? Eraldagune: sartu eta ekin!
ERALDAGUNE gizarte eraldaketarako hezkuntza baliabideen plataforman, 350 material baino gehiago daude askotariko gaiak lantzeko, formatu ugaritan eta adin tartearen arabera sailkatuta.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Gobernu Batzordearen gutuna ikasturte berriaren aurrean
Gure kaleak Palestinako banderez beteta daude, eta bandera horiek estatu genozida baten zigorgabetasunarekiko eta gainerako botere-eliteen konplizitatearekiko haserrea adierazten dute.

Kooperanteen Eguna: funtsezko lana bakearen, justizia sozialaren eta ekintza humanitarioaren eraikuntzan
Aurten 265 langile humanitario hil dituzte; horietatik 173 Palestinan. Inoizko zifrarik kezkagarrienak dira.

Gose masiboa Gazan: langile humanitarioak ere ez dira salbu
Gizarte zibileko 100 erakunde eta plataformak baino gehiagok sinatu dute adierazpen hau, eta gobernuei ohartarazi diete Gazako Zerrendan goseak duen hedapenari eta eraginari buruz, horren aurrean jardun dezatela eskatuz.