OSCARTE ONGD

Oscarte ONGD
BIZKAIA

Karmelo 10 (sarrera Santo Rosario kaletik-El Karmelo parrokia-) 48004 Bilbo BIZKAIA

oscartebilbo@oscarte.org
Tel.: 688 71 60 39

OSCARTE ONGD

Web: http://www.oscarte.org
Lotura: Erlijiozkoa
Era juridikoa: Elkartea
Noiz sortu zen: 2000
Noiz sortu zen Euskadi: 2000
Koordinakundean sartu zen urtea: 2017

Parte hartzen dute: Europa, Amerika
Lankidetza proektuak non: Guatemala

Ekimen-aldea:
- Ekoizpen-, nekazaritza- eta azpiegitura-proiektuak
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Osasun-proiektuak.
- Emakumeen ahalduntze-proiektuak.
- Demokrazia-, parte-hartze- eta giza eskubideen defentsa-proiektuak.
- Gizarte-eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Eragin politikoa.
- Ikerketa.
Helburuak eta nortasuna:

Balioak sortzen eta eraldatzen dituen kultura sustatzen dugu. Balio horiek giza garapen iraunkorra eta inklusiboa eragiten dute. Gizarte kritiko eta plural baten aldeko apostua egiten dugu, pertsonekin eta planetarekin konprometituta dagoena. Inor ez atzean geratzeko lan egiten dugu eta horretarako elkartasunaren eta herritarren parte-hartzearen kultura sustatzen dugu pobreziaren eta desberdinkerien aurkako borroka posible egiteko.

  • Hauek dira gure helburuak:
  • Karmeldar Teresiarrek eta beste erakunde batzuek Giza Garapenaren Indize txikia/ertaina duten herrialdeetan bultzatzen dituzten pertsonen eta gizartearen garapenerako proiektuetan lankidetzan jardutea.
  • Kontzientzia kritikoa eta eraldatzailea sustatzea.
  • Kalitateko garapenerako lankidetza sustatzea.
  • Gizartea eraldatzeko prozesuak sustatzea, bai Iparraldean, bai Hegoaldean.
  • Elkartasunaren eta bakearen kultura sustatzea.
  • Indarkeriaren biktima diren neskatoei eta emakumeei eta bazterketa arriskuan dauden kolektibo kalteberei laguntzea eta horiek ahalduntzea.
  • Askotarikotasuna babestea, bere forma guztietan.
  • Giza eskubideak defendatzea eta sustatzea.
  • Giza garapen iraunkorrerako politika integratuak formulatu eta proposatu daitezen babestea.

Formakuntza praktikak.
Boluntariotza Euskadin.
Nazioarteko boluntariotza.

Aktualitatea

No items found