Pentsatzeko txokoa: María José Castro

Pentsatseko txokoa, garapenerako lankidetzaren arloan istorio handiak kontatzeko dituzten emakummei eskeinitako gunea da.

Gaur, pentsatzeko txoko honetara María José Castro gonbidatu dugu, 2000. urtetik Afrikan bizi den erizain galiziarra.

Mª Josék bere bizitza guztiz aldatu zuen Coruñako lanbide-heziketako zentro batean erizaintzako irakasle lana utzi zuenean, Mozambikeko hegoaldeko landa-eremuko milaka lagunen osasun-egoeraren hobekuntzan murgiltzeko.

Orain bere etxea Mozambikeko CasaDo Gaiatondago, haur umezurtzeta abandonatuen abegi-zentroa, eta baita ere inguruko herrixken garapen integralean parte hartzen duena.

2011. urteaz geroztik, Mozambikeko Fundaçao Encontroren zuzendaritza eta Casa do Gaiaton duen ‘izeba Maria’ rola bateratzen ditu, erreferente bat bihurtu baita.

Fundaçao Encontro: ‘komunitatetik komunitatearentzat’

Fundazioa 2011n sortu zen, herrialdeko hegoaldeko herrixka batzuetako gazte talde batek bultzatuta, komunitatetik komunitatearentzat lemapean, pobrezian dauden pertsonak gero eta autonomoagoak izan daitezen. Landa eremuko herri horien proiektuez bakarrik arduratzen dira. Arlo hauek lantzen ditu: hezkuntza, osasuna, genero-berdintasuna, haurtzaroa eta ingurumena.

Fundazioaren koordinatzaile exekutiboa izateaz oso harro sentitzen dela dio. Izan ere, giza eta lanbide kalitate bikaina duten bertako herrixketako kide batzuekin batera taldean egiten duten lana da.

Casa do Gaiato eta FundaçaoEncontro bi erakunde senide dira, azaltzen du. Hain zuzen, Casa do Gaiatok herrixketan egin zuen lanari esker sortu zen fundazioa, 1991n. Eta Mozambike Sur Fundazioa, ICLIrekin urteak daramatzana lanean, FundaçaoEncontroren bihotza da Espainian. Horrela, esan dezakegu ICLI, Fundación Mozambike Sur eta FundaçaoEncontro elkarrekin dabiltzala Mozambikeko hegoaldean bizi diren pertsonen garapenean.

Gaiatos, elkarri laguntzeko eredu bat

asa do Gaiaton 150 gazte bizi dira —maitasunez gaiatosdeituak— eta horien artean ohiko desadostasunaksortzen badira ere, bertan arnasten den maitasun eta harmoniak harrituta uzten ditu bisitatzen dituzten guztiak.

Kontuan hartu behar da ikastetxera iritsi aurretik egoera traumatikoak izaten dituztela, hala nola abandonuak, indarkeria edo zurztasuna’, azaldu du Mª Josék, ‘eta horrek oso zaurgarriak bihurtzen ditu. Hala ere, laster aurkitzen dute behar duten berotasuna gainerako haurrengan, anai-arreba berriengan, eta haiekabegitzeneta integratzen saiatzen dira.Polita da ikustea nola autogestionatzen diren, helduak direlarik txikienen gidari eta eredugarri.

Badakigu boluntarioak Casa do Gaiaton presente dauden figura bat direla, eta beti ematean zaie arrera oso ona. Neska-mutilentzat oso pozgarria dalagundu nahi duten beste leku batzuetako jendea ezagutzea, eta beraiengandikikasteaz gain maitasuna ere jasotzen dute, eta hori oso garrantzitsua da.

COVID-19: ‘Gobernuaren gehiegizko neurriak eragin oso negatiboa izan zuten biztanlegoan’

Esan dezakegu koronabirusak eragin txikia izan duela Mozambiken. Biztanleriaren gaztetasunak – %80ak hogeita hamar urte baino gutxiago ditu – mugatu egin du norainokoa zenbait gaixotasun endemikorekin alderatuta. Izan ere hiesa, tuberkulosia edo malariaren eraginaaskoz handiago izaten jarraitzen du.

Hala ere, Gobernuaren neurriak sendoak eta luzeak izan ziren denboran, eta kalte egin zuten hezkuntzan, osasunean, lanean eta ekonomiaeremuetan. Haur asko eskolarik gabe geratu ziren. Prebentzio eta osasun laguntzako programak eten egin ziren. Langabezia nabarmen hazi zen… Erizainaren hitzetan, egoera ahulenean zeuden gizarte-taldeentzako benetako hondamendia izan zen.

Gaur egun, herrialdearen testuinguru politikoa oso konplexua da. Herri-atsekabea nabaria da. Abandonu eta utzikeria sentsazio orokorra dago, baita ere ustelkeriaeta klientelismo maila guztiz desitxuratua.

Ekonomiari dagokionez, azken urteotan baliabideen madarikazioa delakoa jasaten ari da. Zorupean dagoen aberastasun izugarria – gas naturala, petrolioa, ikatza, burdina, nikela, errubiak… – elite txiki baten mesedetan ustiatzen dira eta Giza Garapenaren Indizean (GGI) amildegira eramaten du herrialdea. Indize hau Nazio Batuek osatzen dute osasunari, hezkuntzari eta diru-sarrerei buruzko datuetan oinarrituta. 2021ean, Mozambike 185. postuan zegoen GGI horretan,191 herrialdetatik.

M. Josék etorkizun konplexua sumatzen du herriarentzat, estatuko egiturak berritzen eta demokratizatzen ez baldin badira.

Osasun publikoaren alde mobilizatutako gazte ekintzaileak

M. Josék une honetan irekitako fronte kopurua kontatzen dizkigu.

  • Hezkuntza mailan, arriskuan dauden haurren eskolatzegoiztiarra errazten duen proiektua. Lanbide heziketaren eta erdi eta unibertsitate mailako ikasketak egiteko beken alde ere egiten du.
  • Osasunaren arloan, gazte ekintzaile batzuk osasun publiko hobeago baten alde mobilizatzen dira, prebentzioaren eta akonpainamenduaren bidez. Gainera, emakumeei zuzendutako desnutrizioaren aurkako programa batean parte hartzen dute, nutrizio-hezkuntza eskainiz.
  • Genero-berdintasunaren aldeko borroka beti dago presente. Jarduera asko daude, adibidez emakumeen autoestimua hobetzeko, haurdunaldi goiztiarrak saihesteko edo hilerokoaren inguruko estigmak ezabatzeko.
  • Genero-berdintasunaren aldeko borroka beti dago presente. Jarduera asko daude, adibidez emakumeen autoestimua hobetzeko, haurdunaldi goiztiarrak saihesteko edo hilerokoaren inguruko estigmak ezabatzeko.
  • Azkenik, prestakuntza eta ekimena uztartzen dituen proiektu bat. Enpresak eta beste erakunde batzuk biltzen dituen proposamenak autoenplegua sustatzen du.

Etorkizunari begira, FundaçaoEncontrorenazken 4 urteetako jardueraren ebaluazio-prozesu batean murgilduta daudela esan digu, erronka oso erakargarria zaien hurrengo 4 urteetako Plan Estrategikoaren diseinuan lan egiteko.

Ilusioak bizirik irauten dueneta energiak goian eusten duen bitartean, Mª José ‘Mozambikeko hegoaldeko lur polit horietatik’ aurkituko dugu, agur-ekitaldian esan digunez. Eta zer zorte duten bera bertan izateaz, erantsi dugu guk.

Mila esker, Mª José, zure denboragatik eta zure etxe eta bihotzeko ateak irekitzeagatik. Benetako plazera izan da!