Kilometro zero, markaz aratago

‘Munduko biztanlegoa 2050ean 9.600 miloira helduko balitz, 3 planeta beste beharko lirateke gaur egungo bizi eta konsumo ohiturak mantentzeko’
ICLI_ Editorial Km0_01
‘Uzte da, urte osoko janari ekoizpenaren heren bat, 1.300 miloi tonaren parekoa, kontsumitzailearen edo minoristaren zaborrean bukatzen dela, edo kaltetua bai garraioan edo bilketa jarduera okerrengatik’

 

‘Kilometro zerok’ eta Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) bidea batera egiten dute. GJH 12-k “Ekoizpen eta kontsumo arduratsuari” buruz hitz egiten du.

‘Kilometro zero’ edo ‘km 0’ elikadura, 100km baino hurbilagoko lehengaiak dituzten ekoizpenetan oinarrituta dagoena da. Joera hau EEBB sortu zen 70. hamarkadan, eta Europara 80.aren bukaeran iritzi zen. Bere helburua ez da banaketa-enpresa haundien aurka egitea baizik eta tokiko ekonomia eta denboraldiko laborantza bultzatzea, bide batez eredu solidarioago bat sortuz.

Egiaztatuta dago azken mendeko aurrerabide ekonomiko eta soziala ingurumenaren degradazioarekin batera etorri dela, gure etorkizunaren garapenerako beharrezkoak diren moduak arriskuan jarriz.

‘km 0’ kontzeptua ‘slow food’ bezala ezagutzen den nazioarteko mugimendu bateri lotua dago, eta ERA JASANGARRI BATEN KONSUMITZEA esan nahi du. Europar Parlamentuaren 2012.eko ebazpen batek adierazten duen bezala: ‘alferrik galtzea murrizteko oinarrizko neurri bat kontsumoa hurbil egitea da’

Zergatik areagotu nire ‘km 0’ elikaduren kontsumoa? … honegatik:
  • Aztarna ekologiko askoz txikiagoa uzten du. Hotz-gailu kamioiak, hegazkinak, trenak eta itsasontziak banatze-saretik kendu daitezke, horrela berotegi-efektua sortzen duten gasen eta plastikoa bezalako biodegradagarriak ez diren gaien isurpena arinduz.
  • Elikaduren alferrik galtzea murrizten du, bitartekarien katea laburtuz. Tristram Stuart ekintzaileak, elikaduren alferrik galtzearen aurkako mundu mailako aitzindarietariko batek, baieztatzen du bere liburuan Waste: uncovering the global food scandal’: elikagaien bi herenak kontsumitzailearengana heldu orduko alperrik galtzen dira.
  • Gure ingurumenaren mugen jakitun egiten gaitu, denboraldiko jakien egutegia jarraitzera behartzean, bertako ekonomia bultzatuz.

Ekimen honek, erosketen esperientzia aberastu nahi duten kontsumitzaileen lehentasunen aldaketa biltzen du, jakin bait dakite ekimen bakoitzarekin ingurumenaren zainketan laguntzen dutela.

Tokiko elikagaiak osasuntsuak dira, kalitate-kontrol zorrotzak jasotzen dituzte eta nutrizio-ekarpen haundiagoa daukate. Gainera, ustiapen txikien nortasuna mantentzea ahalbidetzen dute, gehienetan senide tartekoa, lurraldearen bizi irauteari laguntza emanez.

ICLI_ Editorial Km0_02    ICLI_ Editorial Km0_03