Sevillara bidean: tokikotik, Garapenerako Finantzaketari buruzko IV. Konferentziarantz

Mary Tere Guzmán (Alboan), Euskadiko GGKEen Koordinakundeko idazkaria, mahai-inguruetako batean.
  • Euskadiko GGKEen Koordinakundea Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko IV. Konferentzian (FfD4) izango da, ekainaren 30etik uztailaren 3ra, Sevillan.
  • Ostegunean, maiatzaren 15ean, UN Etxeak Bilbon antolatutako Road to Seville: The Local Way – Garapen Iraunkorra Tokikotik Bultzatuz: Finantzaketa Estrategiak tokiko tailerrean parte hartu du Koordinakundeak.
  • Jardunaldiak Euskadiko sektore publiko, pribatu eta sozialeko zein lankidetzako adituak eta profesionalak bildu ditu.

Bi hilabete baino gutxiago falta dira jada 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 3ra Sevillan egingo den Garapenerako Finantzaketari buruzko IV. Konferentzia (FfD4 ingelesezko sigletan) hasteko. Topaketa funtsezkoa izango da, izan ere, munduko liderrak bilduko dira bertan, erronka global garrantzitsuenetako batzuei nola erantzun erabakitzeko.

Beste gai askoren artean, konferentzian, garapenaren finantzaketan sortzen ari diren joera berriak jorratuko dira, nazioarteko finantza-sisteman erreformak egitearen alde egingo da, eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko eta 2030 Agenda betetzeko prozesuan tokiko eragileek duten funtsezko zeregina azpimarratuko da.

Euskadiko GGKEen Koordinakundea nazioarteko konferentzia honetan egongo da, La Coordinadora – Garapenerako Erakundeen Koordinakundearen eta Futuro en Común plataformaren eskutik, eragin politikorako eta Espainiako Estatuko gizarte zibilaren proposamenen artikulaziorako elkarlanaren jarraipena egiteko. Gainera, ekainaren 28an eta 29an antolatuko den FfD4 Gizarte Zibilaren Foroan parte hartuko dute, Sevillan ere.

Atzera-kontua abian da jada, eta, testuinguru horretan, joan den ostegunean, maiatzaren 15ean, UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak —GJHak Lokalizatzeko Nazio Batuen Plataforma gisa lan egiten duen 2030 Tokiko Koalizioarekin elkarlanean— Road to Seville: The Local Way – Garapen Iraunkorra Tokikotik Bultzatuz: Finantzaketa Estrategiak tokiko tailerra antolatu zuen. Tailerrak Euskadiko sektore publiko, pribatu eta sozialeko zein lankidetzako adituak eta profesionalak bildu zituen, tokiko garapenaren finantzaketaren potentziala nabarmenduz eta tokiko ekintzek garapen iraunkorraren sustapenean duten paper aitzindaria ikusaraziz.

Irene Molero Gurrutxaga Euskadiko GGKEen Koordinakundeko koordinatzaile nagusiak tailerrean parte hartu zuen, Mary Tere Guzmán Bonilla Alboan erakundeko zuzendari exekutibo eta Koordinakundeko idazkariarekin batera; azken horrek, gainera, hitza hartu zuen jardunaldian antolatutako mahai-inguruetako batean; zehazki, finantzak lokalizatzeko lehentasunei, jardunbide egokiei eta tresnei buruzko eztabaida irekian.


Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko IV. Konferentziaren gakoak

Iturria: Garapenerako Erakundeen Koordinakundea

  • Zergatik da hain garrantzitsua?
  • Zeri buruz hitz egingo da Konferentzian?
  • Eta guzti honetan… zer esan behar du Koordinakundeak?
  • Zer eskatzen dugu?
  • Funtsezko datak, ez galtzeko
  • Informazioa eta dokumentu garrantzitsuak

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat