Garabidean dauden herrialdeetan lankidetza programak garatzen dituzten erakundeei (eta erakunde laguntzaile) diru-laguntzak

Hasierako data: 2024 / 04 / 19
Azken eguna: 2024 / 05 / 31

Deitzaile: Elorrioko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Xedea
Erakundeei diru-laguntzak ematea, garabiderako lankidetza programak antolatu eta lortzeko, garatzeko bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetze aldera.
Programa diru-laguntza jaso duen urtean edo hurrengoan gauza daiteke.

Onuradunak
Egoitza Elorrion duten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek Eusko Jaurlaritzan behar bezala erregistratuta egon beharko dute, eta beren estatutuetan eta funtzionamenduan ez dute jarrera diskriminatzailerik izango arrazoi politiko edo ideologikoengatik, erlijiosoengatik, sexuagatik edo adinagatik. Gainera, erakunde horien jarduerek bat etorri beharko dute deialdi honen xedearekin.
Lehen azaldutakoaren kaltetan gabe, dirulaguntzak eman ahal izango dira irabazi asmorik gabeko elkarteek aurkeztutako lankidetza proiektuetarako, eta aurreko paragrafoan adierazten den baldintza bete ez denean, baina proiektuaren barruko ekintzak garapenerako lankidetzaren barruan, garapen bidean dauden herrietako herritarren baldintza sozioekonomikoak hobetzera bideratuta daudenean, betiere elkarte horiek dagokien elkarteen erregistroan inskribatuta badaude, eta haien estatutuek eta funtzionamenduak ez badute diskriminazio-jarrerarik izango arrazoi politiko edo ideologikoengatik, erlijiosoengatik, sexuagatik edo adinagatik.

Aurrekontua
31.500,00 euro
Aipatu kontsignazio hori honela banatuko da:
— %15a bideratuko da, bakarrik, Hirugarren Munduan garapenarekin lotutako gaietan biztanleak sentsibilizatu, hezi eta prestatzeko programak finantzatzeko. Diru kopuru hori agortu ez eta erabiltzeko moduan nahikoa diru kopuru geratuz gero, Udalak erabakiko du egokia den ala ez herriko gobernuz kanpoko erakunde bat gonbidatzea Elorrion bertan prestakuntza, sentsibilizazio edota eztabaida foro bat antola dezan, edo soberan dagoen kopurua garapenerako programen diru-laguntzarako den kontusailaren kopurura erantsiko duen.
— %85a Elorriokoak diren aipatutako irabazi asmorik gabeko Erakundeentzat izango da.