Zinema Foro eta Esperientzien trukea: Maskulinitate berriak – maskulinitate hegemonikoa zalantzan jartzen

HASIERA: maiatza 30, 2023
BUKAERA: maiatza 30, 2023
NON: online
ORDUTEGIA: 18:00 - 19:30 h.

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa
Cine Foro e Intercambio de experiencias: Nuevas masculinidades - cuestionando la masculinidad hegemónica

Dakizuenez, burubelarri gabiltza Santa Martako komunitateak dituen prozesuetan. Hirugarren zinema foroan, maskulinitate berriak jorratzen dituzten taldeen prozesuetara hurbilduko gara. Gai zabala izanik bideo txikiak erabiliko ditugu aitzakiatzat maskulinitate hegemonikoa zalantzan jartzeko.

Horretarako, Euskal Herritik Piper Txuriak Elkarteko kideak izango ditugu; sexismoaren eraginen eta gizona izatearen ondorioak ulertzeko gizonezkoen arteko erreflexio eta adiskidetasun gune baten parte dira. Edilberto Escobarrek aldiz, Santa Martako prosezuen berri emango digu. Esperientzien elkartrukearen bidez, gizonen gizarteratzeari buruz, botere-harremanei buruz, indarkeria eta pribilegioei buruz… eta esperientzia propioei buruz hausnartzeaz gain, gai hauek kolektibo zaurgarrituetan duten eragin partikularretan zentratuko gara.

Zure lekua gorde eta saioari buruzko jarraibideak jasotzeko, “bilbo (abildua) euskadi.isf.es”  helbidera idatzi.