SAREGINAK I itxiera ekitaldia

HASIERA: iraila 24, 2025
BUKAERA: iraila 24, 2025
NON: Bilborock (Muelle de la Merced, 1 48003 - Bilbo)
ORDUTEGIA: 17:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Zehar-Errefuxiatuekin elkartetik SAREGINAK I proiektuaren itxiera ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. 2025eko irailaren 24an Bilboko Bilborocken egingo da. Topaketa, hausnarketa eta ospakizun kolektiborako espazio-laborategia izango da, proiektuan parte hartu duten artistak eta lankideak bertan izango dira.

Jardunaldia 17:00etan hasiko da eta honako hau izango dugu:

  • Ahots Ehunduak: Letratxoen Tailerraren poemak irakurtzea. Tailerraren egileek irakurriko dituzte.
  • Lehen pertsonan kontatutako narrazioak: Beatriz Mbula-ri (zuzendaria eta gidoilaria) egindako elkarrizketa dinamikoa Marta Garcíaren eskutik (Zehar-Errefuxiatuekin).
  • Hariari Tiraka txostena aurkezpena. Entretejidas/Sareginak I-etik ikasitakoak eta proposamenak.
  • Mahai-ingurua: Hitzak ehuntzen, Jatou Fall eta Vero Van Horenbekeren parte-hartzearekin, Lorna Biermann eta Sara Gimenok dinamizatuta.
  • Antzerki-poesia eta soinu-paisaia klima larrialdiari buruz: Calor, LAMALAMAR-en eskutik (Jara Calvo eta Rove Rivera).

Eguna bukatzeko, Ndaté Catering-en eskutik dastaketa berezia izango dugu,aukera begetarianoarekin barne!

Ospakizun kolektibo honekin, elkarrekin ikasitakoa partekatu,proiektuaren ahotsak ospatu eta elkar elikatzeko aukera izango dugu.

Informazio gehiago edota izena emateko: entretejidas@zehar.eus. Eta formulario honen bidez izena eman dezakezu.

Izena emateko azken eguna: irailaren 22a.

Anima zaitez! Zure parte-hartzearen esperoan gaude une berezi honetan.

Besarkada bat,

Zehar-Errefuxiatuekin taldea

ENTRETEJIDAS-SAREGINAK