HASIERA: maiatza 9, 2025
BUKAERA: maiatza 9, 2025
NON: Bilbao, Edificio “La Bolsa” – Centro Municipal Ibaiondo, Calle Pelota 10 (Sala Bizizaleak).
ORDUTEGIA: 17:00 – 19:00

Lagunok:
Datorren maiatzaren 9an, ostirala, 17:00etatik 19:00etara egingo dugun Dunak mehatxupean: zirkonioaren meatzaritzaren eragina Senegalen – Solasaldira gonbidatzen zaituztegu, Bilboko Burtsaren Eraikinean (Ibaiondoko Udaltegia) izango da, Pilota Kalea 10 (Bizizaleak gela).
Solasaldiko parte-hartzaileak:
Coro JA Juanena – Afrikako Azterlanen Taldeko (UAM) kidea, URJCko irakaslea eta KOIZeko (Kolonialismo Osteko Ikasketa Zentroa) koordinatzailea
Makhtar Ndiaye – FADEC-Nordeko presidentea (Senegal), Grande Côte Operations meatzaritza-enpresaren kontrako aktibista
Solasaldiaren helburua Zirkonioaren meatzaritzaren eragina eta arriskuak Thieppe eta Diokoul udalerrietan, Senegal ikerketaren ondorio eta gomendio nagusiak ezagutzera ematea da, baita ikuspuntu ekofeministatik tokiko aktibistek bultzatutako erresistentzia-ekimenak partekatzea ere.
Ekintza hau Beste harri bat bidean kanpainaren baitan dago, formakuntza, sentsibilizazio eta eragiteko hainbat jarduerek osatua. Ingurumenarekiko eskubidearen eta Saharaz hegoaldeko Afrikako emakumeen eskubideen inguruan, Euskal biztanleriaren, erakundeen eta instituzioen arteko elkartasuna ehuntzea da xedea.
Izena emateko: https://forms.gle/pRX9RydQbvgQotmZ6
Haurtzaindegi zerbitzua badago: izena ematean eskatu.
Kontaktua: 609 56 78 67 / derechoshumanossi@sol-inter.org
Informazio gehiago: www.solidaridadsi.org
Antolatzaileak: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional, FADEC – Nord, Association des Juristes Sénégalaises, Réseau des Femmes Activistes de Kébémer, KOIZ (Kolonialismo Osteko, Ikasketa, Zentroa)
Laguntzaileak: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia