HASIERA: azaroa 4, 2025
BUKAERA: azaroa 5, 2025
NON: bibao (la Bolsa) y Donostia (Convento Santa Teresa, Koldo Mitxelena)
ORDUTEGIA: 9:30-13:30


NOMADA LAB
KULTURA-INKLUSIOA ETA ERALDAKETA KOMUNITARIOA
AZAROAK 4-5
Emaus Gizarte Fundazioak antolaturiko NOMADA Jaialdiak hirugarren edizioa ospatuko du, kultura bide tradizionaletatik ateratzen den espazio gisa bizitzeko , auzoetan zein bestelako espazio partekatuetan. Izan ere, kultura eskubide, aterpe eta ondasun komun gisa ulertzen duen jaialdia da, gizarte inklusiboagoak eta irekiagoak eraikitzeko sorkuntza kolektiboaren ahalmen eraldatzailea eta parte-hartze komunitarioa tresna gisa aldarrikatzen dituena.
Bi eguneko NomadaLab jardunaldiekin abiatuko da jaialdia, sorkuntza, parte-hartzea eta kulturarako sarbidearen inguruan elkarrizketatu eta hausnartzeko.
Bilbo – Azaroak 4
(09:30-13:30) La Bolsa Auzo Etxea,
Alde Zaharra
“Sorkuntza partekatuaren indarra: nola lortu kultur prozesuak inklusiboak izatea”
Donostia – Azaroak 5
(09:30-13:30) Koldo Mitxelena,
Santa Teresa komentua
“Kultura eskubidea: nola bihurtu
kultur-ekipamenduak inklusiboagoak”
Aditu eta erreferentziazko eragileen parte-hartzea izango dugu, tartean: Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa, Tabakalera, Azkuna Zentroa, Astra Gernika eta Reina Sofia Museoa.
