NARE programa 2026: harrera eskaerak aurkezteko epea

HASIERA: iraila 15, 2025
BUKAERA: urria 15, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren helburua da beren bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan ikusten duten defendatzaileak babestea, beren jatorrizko herrialdeetan egiten duten lanagatik, Euskadin sei hilabetez harrera eginez.

Programa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak zuzentzen du eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesa du. Zehar-Errefuxiatuak erakundeak garatzen eta kudeatzen du programa.

Jakinarazten dizuegu 2026rako hautagaitzak jasotzeko deialdia irekita egongo dela 2025eko irailaren 15etik urriaren 15era.

Parte hartu ahal izateko, hurrengo estekan aurki dezakezue hautagaitzen formularioa bete behar duzue eta bertan adierazitako jarraibideak bete.

Deialdia zabaltzen laguntzeko eskatzen dizuegu, eta, bide batez, agur bero bat.

Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: programa.proteccion@zehar.eus.