Maputxeen borroka Mileien Argentina antidemokratikoan

HASIERA: iraila 11, 2025
BUKAERA: iraila 11, 2025
NON: La Bolsa espazioa (Bilbo)
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Ikasturte hasierarekin batera, irailaren 11n, ostegunean, 19:00etan Bilboko La Bolsa espazioan, Maputxeen borroka Mileien Argentina antidemokratikoan hitzaldia antolatu dute IPESek eta Martin Etxea Elkarteak. Hitzaldia hurrengo hiru hilabetetako nazioarteko harremanen inguruko zikloaren hasiera izango da, testuinguru konplexua bizi baitugu munduan, eta IPES elkartea borroka ezberdinei ahotsa ematen arituko da.

Mass mediako lerroburu handietan azaltzen ez diren gatazka ugari daude, egungo testuinguruak are ikusezin eta isilaraziak izatera bultzatu nahi dituen horietako bat maputxeen borroka da. Orlando Carriqueo Rio Negroko Mapuche Tehuelche parlamentuko kidea da, eta hilabete batzuez Gallartako Martin Etxean dago bizitzen. Berari emango diogu ahotsa, eta bere bitartez, bere herriko borrokari.