LIBANOKO EMAKUME PALESTINAR ERREFUXIATUAK

HASIERA: Urria 19, 2023
BUKAERA: Urria 19, 2023
NON: Zuloa irudia, Gasteiz
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Ezagutzen duzu Susanna Martínek eta Cristina Buenok UNRWA Euskadirentzat eginiko AHLAM, Bizitza batekin amestuz komikia? 

Bada, orain, aukera duzu egileetako baten, Susanna Martínen, eskutik ezagutzeko. Urriaren 19an, ostegunez, Zuloan egongo da, komikia eta horren sorkuntza-prozesu osoa aurkezteko. 

Hainbat komiki egin eta marraztu ditu, hala nola Residencia de Estudiantes, Black is Beltza eta Surflaria; eta, oraingoan, UNRWA Euskadirekin batera lau protagonistaren —Rawa, Hiba, Wahid eta Ahlam— istorioak aurkeztuko ditu. Libanon bizi diren emakume palestinar errefuxiatu horiek hainbat kanpamendutan bizi diren Palestinako emakume eta neskatila errefuxiatuen errealitatea gerturatuko digute. Ezagutu estereotipoak eta hormak eraunsten dituzten emakume ausartei buruzko lau ahalduntze-istorio horiek. 

Espazio dinamiko bat izango da, egilearen eta bertaratuen artean ideiak trukatzeko eta elkarrizketan aritzeko aukera emango duena. 

Animatu eta etorri, espazio hori gurekin partekatzera!