ICLI: 30. urteurrena

HASIERA: azaroa 21, 2025
BUKAERA: azaroa 21, 2025
NON: TECNUN - Ingeniaritza Eskola (Donostia)
ORDUTEGIA: 18:30

Beste bat

Aurten, Ingeniería para la Cooperación / Lankidetzarako Ingeniaritza – ICLI erakundeak 30 urte bete ditu mundu bidezkoago eta iraunkorrago baten alde lan egiten, eta historia honen parte direnekin, ZUREKIN, ospatu nahi dugu.

Azaroaren 21ean, ostiralean, 18:30ean, TECNUN – Ingeniaritza Eskolan, Donostian (nola iritsi), 30. urteurrena ospatzeko ekitaldira gonbidatzen zaitugu. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ICLIko familia handia elkartuko gara bertan.

Oroitzapenak, proiektuak eta etorkizuna partekatzeko topaketa izango da. Eskerrak eman nahi dizkiegu hiru hamarkada hauetan garapenerako lankidetza eta ingeniaritza pertsonen zerbitzura jartzea posible egin duten lagunei.

Ekitaldi ofizialaren ondoren, elkar agurtzeko eta bizitako guztiagatik elkarrekin topa egiteko tartea izango dugu… bai eta etortzeko dagoen guztiagatik ere!

Ekitaldiaren agenda partekatuko dugu laster.

👉 Baieztatu zure parte-hartzea hemen

Egun berezi honetan zurekin kontatu nahiko genuke.

Gure maitasun guztiarekin.