«Hegemoniarekin apurtuz»

HASIERA: azaroa 5, 2025
BUKAERA: azaroa 5, 2025
NON: Bolunta (Bilbo)
ORDUTEGIA: 10:00-14:30

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Entreamigos-Lagunartean erakundetik azaroaren 5ean egingo dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu: Hegemoniarekin apurtuz. Topaketa hau maskulinitatearen inguruan dauden gaur egungo teoria, esperientzia eta lanak partekatzeko espazio bat izango da, ikuspegi intersekzional eta feministatik.

Horretarako, Guatemalatik, Euskal Herritik eta beste herrialde batzuetatik etorriko diren adituak izango ditugu gurekin.

Aurrerapen bezala, honako hauen parte-hartzea nabarmentzen dugu:

  • Robby Perez Hernando (Organización Trans-Formación)
  • Roberto Landaverry (Manctzolojya)

Laster informazio gehiago bidaliko dizuegu, baina gorde eguna eta ez galdu aukera hau!

📅 Azaroak 5, 10:00etatik 14:30etara
📍 Bolunta, Bilbo

Eskerrik asko eta laster arte!