Haurtzaroa eta nerabezaroa hizpide. Hauteskunde autonomikoak 2024

HASIERA: apirila 15, 2024
BUKAERA: apirila 15, 2024
NON: Bizkaia Aretoa (sala Pío Baroja) de la UPV/EHU. (Avenida Abandoibarra, 3 de Bilbao).
ORDUTEGIA: 10:30 horas

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

ASTIALDI SAREAk, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europako Sareak (EAPN Euskadi), HARRESIAK APURTUZ, Save the Children Euskadik eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak HAURTZAROA ETA NERABEZAROA HIZPIDE. Hauteskunde autonomikoak 2024 topaketa egingo dugu, datozen hauteskundeei begira, alderdi politikoek haur eta nerabeen arloan egindako proposamenak lehen eskutik jasotzeko helburuarekin.

 

TOPAKETAN PARTE HARTUKO DUTE:
– Nerea Melgosa (EAJ/PNV)
– Oihana Etxebarrieta (EH Bildu)
– Ekain Rico (PSE-EE)
– Laura Garrido (PP)
– Arkaitz Gorritxo (Elkarrekin Podemos)
– Iñigo Martínez Zatón (Sumar)

 

2024ko hauteskunde autonomikoek markatutako ziklo politiko eta legegile berriaren hasierak aukera paregabea eskaintzen du haurren eta nerabeen ongizatean ikuspegi berritua jartzeko. Horretarako, hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei proposatuko diegu haurren eta nerabeen zaintza eta garapena euren gobernu-programen funtsezko elementu gisa har dezatela. Izan ere, ziur gaude haurren eta nerabeen ongizateari lehentasuna ematen dioten politikak bultzatuz gero, guztiontzat bidezkoagoak eta oparoagoak diren gizarteak eraikiko ditugula. Gainera, haurrei eta nerabeei ahotsa emateak eta parte-hartze aktiboa izateak duen garrantzia azpimarratu behar da. Hartara, haurrek eta nerabeek ekitaldian interesa duten zenbait gai plazaratzeko aukera izango dute. 

¡Parte hartu!