Gaztenpatia kulturarteko topaketaren VII. edizioa

HASIERA: apirila 23, 2024
BUKAERA: apirila 26, 2024
NON:
ORDUTEGIA: 10:00-14:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa.

Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan.

Laster, 2024ko apirilaren 23tik 26ra bitartean, Latinoamerikako erakundeetako ordezkariekin batera, hainbat bilera eta lan-tailer jarriko ditugu abian UPV/EHUn. Jarduera horiek Gaztenpatia kulturen arteko VII. Topaketaren barruan daude eta Gaztenpatiaren garapenerako lankidetza-proiektuen bidez metodologia aktiboak ezartzen hasi nahi duten EHUko irakasleei zuzenduta daude.

Egitaragua:  Gaztenpatia kulturarteko VII. topaketa – Garapenerako Lankidetza Bulegoa – UPV/EHU