Aurten, Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioa azaroaren 20an izango da. Lehiaketa honen helburua gorroto-diskurtsoei buruz sentsibilizatzea da; horretarako, nerabeek eta gazteek pieza artistikoak sortuko dituzte, hausnarketa kritikoa eta herritarren mobilizazioa sustatzeko. Lanek gorroto-diskurtsoak hautemateko, prebenitzeko eta salatzeko duten gaitasuna baloratuko da, baita bizikidetzaren, errespetuaren eta aniztasunaren balioak sustatzekoa ere.
Parte-hartzaileak
Araban bizi diren nerabeek eta gazteek parte hartu ahal izango dute, bi kategoriatan:
- A kategoria: 12 urtetik 15era
- B kategoria: 16 urtetik 18ra
Parte-hartzea honako hau izan daiteke:
- Banakakoa
- Taldekakoa (adin-talde mistoak badaude, kide gehienak zer kategoriatakoak diren, kategoria hori esleituko zaie).
Lanen formatua eta tipologia
Parte-hartzaileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute, formatu hauetakoren batean:
a) Ikus-entzunezko spota
- Gehieneko iraupena: 2 minutu
- Formatu horizontala (.mp4 lehentasunez)
b) Film laburra
- Gehieneko iraupena: 2 minutu
- Formatu horizontala (.mp4 lehentasunez)
c) Abestia
- Gehieneko iraupena: 2 minutu
- Formatu librea (.mp3 edo .mp4)
d) Idatzizko kontakizuna (kontakizuna, poesia eta mikro-kontakizuna barne)
- Gehieneko hitz-kopurua: 3.500 karaktere espazioekin, 400 karaktere mikro-kontakizunen kasuan.
- Formatua: PDF. Letra-tipoa: Arial 12. Lerroartea: 1,5
e) Marrazkia edo pintura
- Formatu digitala
- Tamaina: DIN A3-ren baliokidea (297mm x 420mm)
- Formatua: .jpg edo .png, gutxieneko bereizmena 300 dpi
f) Komikia
- Formatu digitala
- Tamaina: DIN A3-ren baliokidea
- Orrialde-kopurua gehienez ere: 2
- Formatua: .jpg edo .png, gutxieneko bereizmena 300 dpi
Hizkuntza
- Gaztelaniazko edo euskarazko lanak onartuko dira.
Balorazio irizpideak
Gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izango da, honela banatuta:
Irizpidea | Puntuazioa |
Edukia: argitasuna eta lehiaketaren helburura egokitzea | 3 puntu, gehienez |
Sormena eta originaltasuna | 2 puntu, gehienez |
Lanaren kalitate teknikoa edo artistikoa | 2 puntu, gehienez |
Mezu positiboa eta onuragarria | Puntu bat, gehienez |
Taldean parte hartzea | Aparteko puntu bat |
Euskararen erabilera | Aparteko puntu bat |
Sariak
Lehen saria (bi kategorietan)
- 100 euroko bonu bat Caypen material artistikoetan gastatzeko
- Aipamen publikoa, Gasteiz Konexioan jardunaldiaren 10. urteurrenean
- Lan irabazleen erakusketa publikoa egun horretan bertan
Bigarren saria (bi kategorietan)
- 60 euroko bonu bat
- Aipamen publikoa, Gasteiz Konexioan jardunaldiaren 10. urteurrenean
- Lan irabazleen erakusketa publikoa egun horretan bertan
Hirugarren saria (bi kategorietan)
- 30 euroko bonu bat
- Aipamen publikoa, Gasteiz Konexioan jardunaldiaren 10. urteurrenean
- Lan irabazleen erakusketa publikoa egun horretan bertan
Sarietako batzuk eman gabe gera daitezke, baldin eta proiektuek kalitate eta originaltasun maila jakin bat lortzen ez badute epaimahaiaren iritziz. Era berean, balorazioetan berdintasuna egonez gero, epaimahaiak sari partekatuak emateko eskubidea izango du.
Data garrantzitsuak
- Lehiaketaren hasiera: 2025eko urriaren 1a
- Entregatzeko azken eguna: 2025eko urriaren 24a (barne)
- Irabazleak ezagutaraztea: 2025eko urriaren 30a
Lanak entregatzea
Lanak hezkuntza@ongdeuskadi.org helbidera bidali behar dira, azken eguna baino lehen, honako hauek barne:
- Lanaren izenburua:
- Izen-abizenak:
- Taldean parte hartuz gero, taldearen izena:
- Adina/k eta kategoria:
- Zure ikastetxetik parte hartzen duzu? Erantzuna baiezkoa bada, adierazi ikastetxearen izena:
- Zein udalerritan bizi zaren:
Eskubideak eta hedapena
Parte-hartzaileek lanen zabalkunde ez-komertzialerako eskubideak lagatzen dituzte, erakundeak erakusteko, argitaratzeko edo sentsibilizazio-helburuekin erabil ditzan, betiere egilea aipatuz.
Lehiaketa honen bidez jasotako datu, irudi eta audio guztiak honako hauek betez tratatuko dira: datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, DBEO) eta hura garatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (DPBEDBLO). Beraz, parte-hartzaileen datu pertsonalak haien baimenarekin tratatuko dira.
Gure pribatutasun-politika hemen kontsulta dezakezu: https://www.ongdeuskadi.org/es/privacidad.php
ERALDAGUNEn parte hartzea (nahitaezkoa)
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da ERALDAGUNE plataformaren online-jokoetako bat osatzea. Hemen dago eskuragarri:
www.ongdeuskadi.org/eraldagune
Joko hori aldez aurretik hausnartzeko tresna izango da, eta haren edukiek artelanaren lanketa inspiratu ahal izango dute.
Banakako parte-hartzaileak: jokoaren barruan izen-abizenak adierazi beharko dituzte.
Taldeak: taldearentzako izen bat aukeratu beharko dute, eta jokoan eta lana bidaltzeko unean adieraziko da.
Epaimahaia
Euskadiko Koordinakundea osatzen duten GGKEek eratuko dute.