Mahai-ingurua: Banka armagabetu, bakea eraiki (gazteleraz) (SARRERA DOAN)

HASIERA: martxoa 13, 2024
BUKAERA: martxoa 13, 2024
NON: CC El Pilar GE
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

SETEM Hego Haizeak antolatutako mahai-inguru honetan, banketxeek armamentuaren fabrikazioa eta gatazka armatuak nola ahalbidetzen dituzten aztertuko dugu, baita aliantza horren beste inpaktu izugarri batzuk ere. Baina ez gara salaketara mugatuko, banka armatu hori armagabetzeko moduaz eta bakea lortzeko bide ez-militarrak bilatzeko premiaz ere hitz egingo dugu, gizarte-mugimenduen eta gizarte zibilaren kanpainen garrantzia nabarmenduz. Hitzaldiak ekintza zehatzak eta irtenbide ez-belizistak bultzatuko ditu. Egin bat elkarrizketa garrantzitsu honekin!

  • Noiz? Martxoak 13, asteazkena, 19:0etan
  • Non? Simone de Beuavoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte

Parte-hartzaileak:

Jordi Calvo ekonomialaria da, bakean, gatazketan eta garapenean Doktorea, eta Centre Delàs d’Estudis per la Pauko ikertzailea bake kulturan, armagabetzean eta defentsaren ekonomian. Unibertsitateko irakaslea da hainbat arlotan: nazioarteko harremanak, gatazka armatuak, defentsa-ekonomia eta lankidetza eta GKEen ikastaroetako hezitzailea. Gainera, International Peace Bureau-ko Batzordeko lehendakariordea da.

Ana Ribacoba, Emakumeok Gerraren Aurka kolektiboko kidea da, hainbat emakume feminista antimilitaristen taldea. 2016ko urrian okupatu zuten lehen aldiz kalea. Guzti honen aurka azaltzen dira: gerrak, Euskal Herriko ekoizpen militarra, gure bizimodu apetatsua asetzeko beste herrien espoliazioa eta gatazka egoeretan ematen den emakume eta neskatoen kontrako muturreko indarkeria. Sistema patriarkala desegin nahi duten feminista gisa, gerraren aurka daude, gerrak patriarkatuaren adierazpen nagusia direlako. Antimilitarista gisa, armen, armaden eta politikaren, bizitzaren eta buruen militarizazioaren aurka daude. Besteak beste, hileko hirugarren ostiral guztietan biltzen dira, 19:30ean, Dato kaleak eta Gasteizko Posta kaleak bat egiten duten tokian.