NomadaLab: kultura, inklusio eta eraldaketa komunitarioari buruzko jardunaldiak

HASIERA: azaroa 4, 2025
BUKAERA: azaroa 5, 2025
NON: Bilbo/Donostia
ORDUTEGIA: 9:30-13:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

NOMADA LAB

KULTURA-INKLUSIOA ETA ERALDAKETA KOMUNITARIOA

AZAROAK 4-5

 

 

Emaus Gizarte Fundazioak antolaturiko NOMADA Jaialdiak hirugarren edizioa ospatuko du, kultura bide tradizionaletatik ateratzen den espazio gisa bizitzeko , auzoetan zein bestelako espazio partekatuetan. Izan ere, kultura eskubide, aterpe eta ondasun komun gisa ulertzen duen jaialdia da, gizarte inklusiboagoak eta irekiagoak eraikitzeko sorkuntza kolektiboaren ahalmen eraldatzailea eta parte-hartze komunitarioa  tresna gisa aldarrikatzen dituena.

 

Bi eguneko NomadaLab jardunaldiekin abiatuko da jaialdia, sorkuntza, parte-hartzea eta kulturarako sarbidearen inguruan elkarrizketatu eta hausnartzeko.

 

Bilbo – Azaroak 4
(09:30-13:30) La Bolsa Auzo Etxea,
Alde Zaharra

“Sorkuntza partekatuaren indarra: nola lortu kultur prozesuak inklusiboak izatea”

 

Donostia – Azaroak 5
(09:30-13:30) Koldo Mitxelena,
Santa Teresa komentua

“Kultura eskubidea: nola bihurtu kultur-ekipamenduak inklusiboagoak”

 

Aditu eta erreferentziazko eragileen parte-hartzea izango dugu, tartean: Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa, Tabakalera, Azkuna Zentroa, Astra Gernika eta Reina Sofia Museoa.

Sakatu hemen inskripzioa egiteko

Bilboko egitaraua (azaroak 4)

Donostiako egitaraua (azaroak 5)