Online prestakuntza: «Krisi klimatikoa eta giza eskubideak: eraldatzeko heztea»

HASIERA: azaroa 3, 2025
BUKAERA: abendua 22, 2025
NON: Online
ORDUTEGIA: 30 ordu

Tailerra/Formakuntza

«Krisi klimatikoa eta giza eskubideak: eraldatzeko heztea» online prestakuntzarako izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazten dizuegu.

Prestakuntza hau “Klima-larrialdiaren aurrean jarduteko ikasgelak. Garapen-ereduaren alternatibak Orinokiaren defendatzaileen feminismo dekolonialetik”  proiektuaren jarduera-programaren barruan sartzen da, Eusko Jaurlaritzak finantzatua eta Misiones Salesianas, Fundación Corazonistas y Solidaridad con América Latina elkarteek egindakoa.


UN Etxeak egin, kudeatu eta egiaztatutako prestakuntza da (30 ordu), guztiz doakoa, asinkronoa eta euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri dagoena.

Era berean, hezkuntza-komunitate bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko eta justizia klimatikoa sustatzeko gazteekin egiten duzuen hezkuntza-lana indartzeko aukera ere bada. Eduki guztiak deskargatu ahal izango dira.

Hemendik, izena ematera eta parte hartu nahi duten eta aldaketaren parte izan daitezkeen zuen ikastetxeetako pertsonekin esteka partekatzera gonbidatzen zaituztegu.

Izen-emateak urriaren 31ra arte!

 

https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2025/10/Captura-de-pantalla-2025-10-27-112100.png