ELAN Euskadi GGKE 30. Jardunaldiak: ‘Faisaien irla’ filma eta Afganistango emakumeen inguruko hitzaldia

HASIERA: ekaina 3, 2025
BUKAERA: ekaina 4, 2025
NON: Getaria
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Getariako ELAN Euskadi garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak migrazioaz, giza eskubideez eta horien urraketez hausnartzeko bi ekitaldi antolatu ditu bere 30. jardunaldien barruan:

  • Ekainaren 3an, asteartean, Faisaien irla filma emango dute, 19:00etan, Iturzaeta herri eskolan.
  • Ekainaren 4an, asteazkenean, Afganistan: emakume afganiarren eskubideak hitzaldia (gaztelaniaz) emango du Yaran elkarteko arduradun Lida Noorik, 19:00etan Zarautz jauregian. Herrialde hartako emakumeek bizi duten egoera latzaz ariko da Noori; besteak beste, debekatu egin diete kalean beren ahotsa entzutea, hau da, hitz egitea nahiz kantatzea.