HASIERA: ekaina 6, 2025
BUKAERA: ekaina 8, 2025
NON: Irun
ORDUTEGIA: Ostirala: 18:30 / Larunbata: 11:00-13:00 / Igandea: 10:30-13:30

Sugar & Spice eta Save a Girl Save a Generation elkarteek doako hitzaldi eta prestakuntza bat antolatu dute Irunen sexu eta ugalketa osasuneko eskubideei buruz, Asha Ismailen eta Hayat Traspas Ismailen eskutik. Bi emakumeek ibilbide luze eta sakona dute, eta proiektu zoragarriak dituzte gai honen inguruan. Bi jarduerak Palmera Montero Guneko (Irun, Gipuzkoa) 2. aretoan izango dira, eta Creando Lazos de Confianza eta TU VOZ proiektuen barruan daude.
Moderatzailea: Olatz Eizagirre Olaskoaga, Irungo biztanlea, irakaslea, antropologoa eta Sugar & Spice Elkartearen sortzailea.
Izen-ematea: sugarandspiceelkartea@gmail.com / +34 600 69 06 88
1. hitzaldia: ekainaren 7an, larunbatean, emakume migranteei zuzenduta
Sexu eta ugalketa osasuneko eskubideei buruzko hitzaldia, eta emakumezkoen genitalen mutilazioari buruzko babes-gutunaren aurkezpena. Jarduera hau emakume migratzaileei zuzenduta dago. Tailerrek eskubideei bideratutako ikuspegi positiboa dute, emakumeei beren gorputzen eta erabakien gaineko segurtasun eta aginte esparru bat eskainiz.
2. hitzaldia: ekainaren 8an, igandean, profesionalei zuzenduta
Formakuntza osasun arloko profesionalei, irakasleei, kazetariei, arlo sozialeko langileei, GKEei… zuzenduta; hau da, gai honetan eragina duten profesionalei. Prestakuntzak marko teoriko eta praktiko bat eskainiko dio entitate kolaboratzaileetako profesionalei emakumeen eta nesken aurkako indarkeriazko praktikak jorratzeko. Praktika horiek aintzat hartzeko, bizirik irtendako neska eta emakueekiko komunikazioa eta jarduteko esparru zehatzak garatuko dira. Ikastaroak ardatz praktikoa izango du nagusiki, langileei tresnak eskainiz bizirik irauten duten neska eta emakumeak era egokian tratatzeko biktimizazio bikoitza sortu gabe, kalteak gutxituz eta, ahal den neurrian, erreparazio mekanismoak proposatuz.
Liburu aurkezpena
Bestalde, ekainaren 6an, Irungo Udal Liburutegian, hizlarien bizitzari buruzko Ausartak liburua aurkeztuko dute. Bilboko Más Mujeres elkartearekin batera argitaratu dute, hizkuntza nazional guztietan. Sugar & Spice Elkartetik sortzen ari diren Kultuartekotasuna Hezkuntzan proiektuaren baitan, Sekouba Oulareren Malinke erritmoen historiara bidaia euskaratzen ari dira, ikastetxeetan erabiltzeko. Helburua da arrazakeria alde batera uztea eta ikasleen aniztasuna balioestea eta indartzea, batez ere egoera ahulenean daudenena.