Ekofeminismoa eta Naturaren eskubideak

HASIERA: maiatza 28, 2024
BUKAERA: maiatza 28, 2024
NON: Cristina Enea
ORDUTEGIA: 9:00-18:30

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Maiatzaren 28an, Calcuta Ondoan GKE-ek  egun osoko topaketa antolatu du Cristina Enean, xede izanik Naturaren Eskubideen gainean ikuspegi feminista batetik eztabaidatzea eta hausnatzea.

Hiru emakume inspiratzaile eta lider izango ditugu: Vandana Shiva, Susana Borràs eta Dalilla Argueta.

Egun osoko jardunaldia izango da, hain justu, goizeko 9: 00etatik arratsaldeko 18:30etara.

Plaza mugatuak. Izen ematea beharrezkoa.

Ekarpena: 15 euro

Programa

9:00 Ongietorria
9:30 SUSANA BORRÀS. Naturaren eskubideak: bizitza babesteko paradigma aldaketa
10:20 Talde-lana: norabidea Naturaren eskubideak
11:30 Atsedenaldia. Kafea, infusioak eta mokadutxoa
12:00 VANDANA SHIVA. Ama Lurraren defendatuz, bizitza sostengatu
13:30 Bazkari begetarianoa, ekologikoa, tokikoa
15:30 DALILA ARGUETA. Gorputza, lurraldea eta gatazka
16:30 Etenaldia. kafea, infusioak eta mokaduak
17:00 Mahai-ingurua: Natura eta bere eskubideak. Ikuspegi ekofeministatik
• VANDANA SHIVA
• SUSANA BORRÀS
• DALILA ARGUETA

18:30 INÉS WOLDIN musika itxiera

Hizlarien biografia

SUSANA BORRÀS: Zuzenbidean lizentziaduna Rovira i Virgili Unibertsitatean (URV). Bertan, Ingurumen Zuzenbideko Masterra (2004) eta Europako Doktoretza ere egin zituen. 2007an, hain zuzen, Doktorego Tesiko Aparteko Saria eman zioten.
Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko irakasle agregatua Rovira i Virgili Unibertsitateko (URV) Zuzenbide Publikoko Departamentuan (2012tik irakasle titular gisa akreditatua). 2010etik Irakasle laguntzailea ere bada Kataluniako Oberta Unibertsitatean. 2008tik gaur egun arte Rovira i Virgili Unibertsitateko Ingurumen Zuzenbideko Unibertsitate Masterraren koordinatzailea da.

VANDANA SHIVA: Fisika Zientzietako doktorea da. Mundu mailako ekologista, feminista eta filosofo ospetsuenetako bat da. Neoliberalismoaren aurkako borrokan biziki sartua eta jatorrizko herrien defendatzaile sutsua. Emakumeekin eta Amalurrarekin konpromiso etengabea du. Filosofoak Ama Lurra gizabanakoaren parte den ente gisa ulertzen du eta, sentimendu horri leial izanik, aldaketa klimatikoa, desberdintasuna, bidegabekeria, gerrak eta gosea amaituko dituen eraldaketa aldarrikatzen du.

DALILA ARGUETA: Giza Eskubideen eta lurraldearen defendatzailea, Honduraseko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko kidea, Ekimen Mesoamerikarreko kidea, eta Guapinolgo borrokaren parte da. Guapinolgo komunitateen erresistentzia aldarrikatzen du, Hondurasen, Meatzaritzako erauzketa-proiektuen aurka. Jatorrizko lurraldea babestearen ondorioz, erbestean 5 urte igaro ditu, eta Arratiako haranean bizi da, Basoa (defendatzaileen etxea) proiektuan. Bertan, bere testuinguru lurralde-borrokekin bat egiten du.